Las Vegas
Txantiloi:AEBetako udalerri infotaula Las Vegas Ameriketako Estatu Batuetako hiria da, Nevada estatuko handiena. 2008an 558.383 biztanle zituen.
Hiria ezaguna da kasinoak eta alkoholaren eskuragarritasuna direla-eta. Sin City ("Bekatuaren hiria") izena eman diote horren ondorioz.
Historia
- Paiute herrikoak bizi ziren bertan europarrak ailegatu baino lehen. Ondoren, espainiarrek "Las Vegas" ("Ibarrak") izena eman zioten lekuari.
- 1855eko maiatzaren 10ean lurraldea AEBetan sartu zuten.
- 1905ean hiria sortu zuten.
- 1931ko martxoaren 19an apostuak egitea legeztatu zuten.
- 1936ko urriaren 9an "Hoover Dam" izeneko urtegia amaitu zuten.
- 1946ko abenduaren 26an kasino gunea eraikitzen hasi ziren ("Las Vegas Strip").
- 1980ko azaroaren 21ean sute handi batek "MGM Grand Hotel" hotel eta kasinoa suntsitu zuen.
Klima
Datu klimatikoak (Las Vegas McCarran nazioarteko aireportua) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 25 | 31 | 33 | 37 | 43 | 47 | 47 | 47 | 45 | 39 | 31 | 26 | 47 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 14 | 17 | 21 | 26 | 31 | 37 | 40 | 39 | 34 | 27 | 19 | 14 | 27 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2 | 5 | 8 | 12 | 17 | 22 | 26 | 25 | 21 | 13 | 7 | 2 | 13 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −13 | −8.9 | −7.2 | −0.6 | 3 | 9 | 13 | 12 | 6 | −3.3 | −9.4 | −12 | −13 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 15 | 18 | 15 | 4 | 6 | 2 | 11 | 11 | 8 | 6 | 8 | 10 | 114 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) | 3.4 | 3.5 | 3.6 | 1.8 | 1.6 | 0.7 | 2.6 | 3.0 | 1.9 | 1.8 | 1.8 | 2.9 | 28.6 |
Eguzki orduak | 244.9 | 248.6 | 313.1 | 345.0 | 387.5 | 402.0 | 390.6 | 368.9 | 336.0 | 303.8 | 246.0 | 235.6 | 3822.0 |
Iturria: http://cdo.ncdc.noaa.gov/climatenormals/clim20/nv/264436.pdf NOAA |
Hiri senidetuak
Las Vegas ondorengo hiriekin senidetuta dago:
- Ansan (Hego Korea)
- Jeju Hiria (Hego Korea)
- Huludao (Txina)
- Pernik (Bulgaria)
- Phuket (Thailandia)
- Angeles Hiria (Filipinak)
- Pamukkale (Turkia)
- Tagaytay Hiria (Filipinak)
- Jounieh (Libano)
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Las Vegas |
- Hiriko webgune ofiziala (Ingelesez)