Lauko kopa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lauko kopa
Jatorria
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daArkano Txiki
Espainiar kartak
Italiar karta sorta
kronologia
three of cups (en) Itzuli Lauko kopa Bosteko kopa

Lauko kopa[1] Arkano Txiki bat da tarot kartetan, eta ohikoa Espainiar karta sortan.

Tarot kartak Europako zati handi batean erabiltzen dira Tarot karta-jokoak egiteko[2]. Hego Euskal Herrian karta hauek dira erabiliena, eta Ipar Euskal Herrian ere ezagunak musean erabiltzen direlako.

Ingelesez hitz egiten duten herrialdeetan, non jokoak ezezagunak diren hein handi batean, Taroteko kartak nagusiki kartomantzian erabiltzen dira[3].

Espainiar kartak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heraclio Fournier Gonzálezen Karta espainoletan lauko kopak lau kopa gorri ditu, lau erpinetan. Diseinua Augusto Ríusek egin zuen[4]. Karta sorta honetan kopen paloak kleroa irudikatzen du.

Erabilera kartomantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lauko kopa Tarotean.

Lauko kopak gazte bat erakusten du zuhaitz baten azpian eserita, mendi gailur batean, besteengandik urrun. Kontenplazioan eta gogoetan dagoela dirudi. Aurrean hiru kopa ditu belar gainean botata, esku batek airean beste kopa bat eskaintzen dion bitartean. Gizonak eskuak eta hankak gurutzatu ditu, eta hiru katiluei begira dago, inpresiorik gabe, besoa luzatuta katilua nola aurkezten dioten ikusteko moduan.

Lauko kopak adierazten du dauzkagun gauzak ziurtzat hartzeko dugun joera, unibertsoak eskaintzen dizkigun altxorrak ikustea zailduz. Gure arazoen erantzunak inguruan izango ditugu, baina ez dugunaz gehiegi arduratzen gara[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «kopa - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-30).
  2. Dummett, Michael. (1980). The game of Tarot : from Ferrara to Salt Lake City. Duckworth ISBN 0-7156-1014-7. PMC 7275570. (Noiz kontsultatua: 2021-09-30).
  3. Huson, Paul. (2004). Mystical origins of the tarot : from ancient roots to modern usage. ISBN 0-89281-190-0. PMC 54111226. (Noiz kontsultatua: 2021-09-30).
  4. chacheballes, Publicado por. Las cartas sobre la mesa: La baraja española y sus curiosidades. (Noiz kontsultatua: 2021-09-30).
  5. (Ingelesez) «Four of Cups Meaning - Tarot Card Meanings» Labyrinthos (Noiz kontsultatua: 2021-09-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]