Aleister Crowley

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aleister Crowley
Aleister Crowley
Crowleyren irudia.
Datu pertsonalak
Izen osoa Edward Alexander Crowley
Ezizena Pizti Handia
Munduko gizonik zitalena
Jaio 1875ko urriaren 12a
Ingalaterra Royal Leamington Spa, Warwickshire (Ingalaterra)
Hil 1947ko abenduaren 1a
(72 urte)
Ingalaterra Hastings, Ekialdeko Sussex (Ingalaterra)

Edward Alexander (Aleister) Crowley (Warwickshire, Ingalaterra 1875ko urriaren 12a - Hastings, Ingalaterra 1947ko abenduaren 1a) poeta entsegulari eta nobela idazle britainiarra. Esoterismo, magia, okultismo eta sorginkeriaren zaletu amorratua izan zen, bere bizitza osoan gai hauekin lotutako gertakari harrigarriei esker mundu osoan ospea lortu zuelarik.

Bere buruari ezizen ugari jarri zizkion, horien artean: Frater Perdurabo edota Pizti Handia ("The Great Beast"). Bere hilobian honako esaldi hau zizelkatua dago: "Hemen datza munduko gizonik zitalena".

Bestalde hainbat kirol eta zaletasun izan zituen: bere gaztaroan mendizaletasuna (Himalayara joan zen lehenbiziko europar espedizoko kidea zelarik Kangchenjunga mendia igotzeko saiakera burutu zuen), xakea, txirrindularitza, piraguismoa, poesia...

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleister Crowley Aldatu lotura Wikidatan