Tarot

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Viscontis-Forzaren tarot-karta

Etorkizuna igartzeko erabiltzen diren karten multzoa. Ohizko joko-kartak baino gehiago dira, eta pertsonaia eta ikur bereziak irudikatzen dituzte. Jatorria, Italian, XIV. mendean datza.

Tarota 78 kartez dago osatua, eta horien artean esoteristek ezberdindu egiten dituzte arkano handi eta arkano txikien artean.

Arkano nagusiak 22 dira. Arkano hitzak berak "gordeta dagoen zerbait" esan nahi du. Esoteristen arabera, arkano nagusietan gizaki bezala ditugun ezaugarri sakonak ikus ditzakegu.

Bestetik arkano txikiak 56 dira, eta lau palotan banatuta daude: urreak, kopak, ezpatak eta bastoiak. Palo bakoitzak bizitzaren hainbat alderdiren berri eman dezake, esate baterako, urreek mundu materialari buruzkoa, kopek emozioei buruzkoa, ezpatek espiritualtasun eta ezagutzaren eremuari buruzkoa, eta, azkenik, bastoiak sexu eta sormenari buruzkoa.

Tarot karta-sorta ugari dauden arren, mundu mailan gehien erabiltzen dena Marseillakoa da.

Tarot-karten izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

I. Le Bateleur (Magoa)
II. La Papesse (Apaiz emea)
III. L'Impératrice (Enperatriza)
IV. L'Empereur (Enperadorea)
V. Le Pape (Apaizburua)
VI. L'Amoureux (Maitemindua)
VII. Le Chariot (Gurdia)
VIII. La Justice (Justizia)
IX. L'Hermite (Ermitaua)
X. La Roue de Fortune (Zoriaren gurpila)
XI. La Force (Indarra)
XII. Le Pendu (Urkatua)
XIII. Normalean ez du izenik, eta L'Arcane sans nom (Izenik gabeko Arkanoa) o La Mort (Heriotza) deitzen zaio
XIV. Tempérance (Neurritasuna)
XV. Le Diable (Deabrua)
XVI. La Maison Dieu (Jainkoaren etxea)
XVII. L'Étoile (Izarra)
XVIII. La Lune (Ilargia)
XIX. Le Soleil (Eguzkia)
XX. Le Jugement (Judizioa)
XXI. Le Monde (Mundua)
Zenbakirik gabe. Le Mat o Le Fol (Zoroa)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Michael Dummett, The Game of Tarot (Duckworth 1980)
  • Michael Dummett i John McLeod, A History of Games Played with the Tarot Pack (Edwin Mellen Press, 2004)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tarot