Lautréamonteko kondea
Wikipedia(e)tik
Lautréamonteko kondea (benetako izena: Isidore Lucien Ducasse; Montevideo, 1846ko apirilaren 4a - Paris, 1870eko azaroaren 24a) Frantziako poeta izan zen. 1867an, Parisen bizilekua harturik, alde batera utzi zituen matematikako eta natur zientziako ikasketak, eta literaturgintzari lotu zitzaion. 1868. urtean eman zuen argitara, izenpetu gabe, bere lehen obra (Chants de Maldoror). Urtebete geroago, plazaratu zuen aipatutako obra Lautreamonteko kondea ezizenaz. 1870ean plazaratu zuen Poésies liburua, bere izen deiturez.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.