LeBron James

Wikipedia(e)tik
Lebron James» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
LeBron James
LeBron James
Datu pertsonalak
Izen osoa LeBron James
Ezizena "King James", "The Choosen One"
Jaio 1984ko abenduaren 30a
Akron (Ohio, Ameriketako Estatu Batuak)
Garaiera 2,03 m
Pisua 113 kg.
Ibilbidea
Draft NBA 1. txandan 1. postuan, 2003ko NBAko Draft-en, Cleveland Cavaliers
Kluba Miami Heat
Liga NBA
Posizioa Hegalekoa
Lorpenak
Naismith Prep Player of the Year Award (2003)
Urteko Rookie-rik Onena (2004)
All-Star partidako Jokalari Baliotsuenaren Saria (2005)

LeBron James (Akron, Ohio, 1984ko abenduaren 30a) NBAko Miami Heat-en jokatzen duen saskibaloi jokalaria da. Munduko saskibaloi jokalari onena da.

18 urte zituelarik, Cavalers-ek James hautatu zuten 2003ko Draft-eko lehenengo postuan.

"King James" -"James Erregea"- eta "The Chosen One" -"Hautatua"- dauzka ezizen. Ligako lau denboralditan sari batzuk —All-Star partidako Jokalari Baliotsuenaren Saria eta Urteko Rookie-a— jaso ez ezik, Cavaliers-ekin NBAko Finalak jokatu ere egin ditu 2007an.

Urteak igaro ahala, sendotuz joan zen Cleveland Cavaliers taldean, eta jokalari baliotsuenaren sari bat edo beste jaso bazituen ere, 2010. urtea arte oraindik ez zuen NBAko eraztunik irabazi, beraz, Miami Heat talde indartsura joatea erabaki zuen. Talde honetan, 2012.urtean, NBA-ko txapelketa irabazi zuen, eta Finaletako MVP-a izendatu zuten.

High School (Institutua) [aldatu]

Freshman (1. urtea) [aldatu]

Jamesek St. Vincent-St. Mary Institutuan ikasi zuen Akron-en.

Sophomore (2. urtea) [aldatu]

'Sophomore' urtean James-ek batez beste 27,8 puntu, 7,5 errebote, 5,9 pase eta 4 lapurreta lortu zituen beste txapelketa nazionalerako bidean. Ondoren "Ohio-ko Mr. Basketball" eta USA Today-k hautatu zuen All-USA talde nagusian, lehenengo aldia 'sophomore' izanda lortuz.