Leo Hendrik Baekeland
Wikipedia(e)tik
Leo Hendrik Baekeland Belgikako kimikaria izan zen (Gante, 1863 - New York, 1944). 1889tik aurrera Estatu Batuetan bizi izan zen. Han argazki-emultsioei buruzko ikerketa batzuk egin zituen, eta argazkiak azkar errebelatzeko paper bat asmatu zuen; gero, zelula bat ere asmatu zuen kloruro alkalinoen elektrolisia egiteko. Dena dela, 1906an bakelita asmatu zuelako da ezaguna; izan ere, lehen erretxina sintetikoa da bakelita.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.