Leo von Klenze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ruhmeshalle
Gliptoteka, Munich
Atenasko Akropoliaren berreraikitzea (1846ko margolana)

Franz Karl Leopold von Klenze (1784ko otsailaren 29a - 1864ko urtarrilaren 27a) Neoklasizismo garaiko arkitekto, margolari eta idazle alemaniarra zen. Bavariako gorteko arkitekto zela nabarmendu zen, Ludwig I.a Bavariakoaren erregetzaren garaian.

Leo von Klenze arkitekto neoklasikoa izan zen. Bere joera greziar inspirazioan oinarritu zuen.

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Munichen:
    • Gliptoteka (1816-1830)
    • Alte Pinakothek (1826-1836)
    • Residenz - Königsbau, Festsaalbau eta Allerheiligen-Hofkirche (1826-1842)
    • Monopteros tenplua Englischer Garten parkean (1836)
    • Propyläen (Propileo) Atea (1846-1862)
    • Ruhmeshalle (1850)
    • Monopteros tenplua Nymphenburg jauregiko lorategian
    • Ludwigstraße
  • Dantzalekua Wilhelmshöhe gazteluko parkean (Kassel) (1809-1810)
  • Ismaning gaztelua (1816), Napoleonen semeorde Eugène de Beauharnais eta haren emaztearentzko eraikia.
  • Walhalla tenplua Regensburg ondoan (1816-1842)
  • Neues Schloss (Gaztelu berria), Pappenheim (1819-1820)
  • Hermitage Museo Berria, San Petersburgo (1839-1852)
  • San Dionisio Aeropagita eliza katolikoa, Atenas (1853-1865)
  • Befreiungshalle, Kelheim (1863)


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Leo von Klenze