Lepazuri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Lepazuria
Lepazuria hosto artean
Lepazuria hosto artean
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Mammalia
Azpiklasea: Theria
Ordena: Carnivora
Familia: Mustelidae
Generoa: Martes
Espeziea: Martes foina

Lepazuria (Martes foina), Mustelidae familiako tamaina ertaineko ugaztun haragijale eta harrapari gautiar bat da.

Heldua denean, lepazuriak 40 eta 50 zentimetro arteko luzera izaten du. Isatsak 21 eta 27 zentimetro bitartean neurtzen du, eta bere pisua 1 eta 2 kilo artekoa da. Lepahoriaren oso antzekoa, izan ere amankomuneko arbasoak baitituzte, baina gorputz sendoagoa eta hanka laburragoak ditu, muturra laburragoa eta belarriak txikiagoak, eta, lepahoriagandik, aurreko hanketara urkila eran irekitzen den paparreko zuriagatik ezberdintzen da. Entzumen bikaina eta oso ikusmen eta usaimen onak ditu.

Karraskari, txori eta anfibio txikiak ehizatzen ditu. Batzuetan, autoen kapotan sartu eta kableak horzkatzen ditu. Gauez bakarrik aritzen da eta Iberiar Penintsula osoan ikus daiteke baso, sastrakarte, haitzarte edo landatokietan. Eivissa uhartean desagertua dago.

Animalia bakarti bat da. Bizkor mugitzen da bere ehiza toki zabaletik, 2 eta 10 kilometro bitartekoa izan daitekeena, eta beste ar heldu batzuengandik gogor defendatzen du. Zenbait gordeleku izaten ditu harkaitz eta zuhaitz zaharren motzondoen artean, batzuk zein besteak berdin erabiltzen dituelarik.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Lepazuri
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak