Limpopo ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Afrikako ibaiari buruzkoa da; Hegoafrikako probintzia gaitzat duena beste hau da: Limpopo
Limpopo ibaia
Limpopo River (en)
Limpopo.jpg
Limpopo ibaia Mozambiken.
Kokapena Hegoafrika, Botswana, Zimbabwe eta Mozambike
Luzera 1.600 km
Arroa 413.000 km²
Emaria 174.288 m³/s
Iturburua Hegoafrika
Ibai ahoa Ozeano Indikoa
Limpopo watershed topo.png

Limpopo ibaia Afrikako hego-ekialdeko ibaia da; Afrikako eremu horretako ibairik nagusienetako bat da. Bere 1.600 km ibilbidea Hegoafrikako iparraldean hasi eta Ozeano Indikoan bukatzen da. Eskualdeko bigarren ibairik luzeena da, Zambezi eta gero.

640 kilometrotan zehar, Hegoafrika, Botswana eta Zimbabwe arteko muga sortzen du.

Bere ibaiadar nagusia Olifants/Letaba ibaia da eta bokalea Mozambikeko Xai-xaitik gertu du.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Limpopo eta Shashe ibaien arteko lotunea.

Vasco da Gama Limpopo ibaia ikusteko lehenengo europarra zen 1498an. Eskualdeak, hala ere, aspalditik ditu biztanleak, izan ere Mokopanen 3,5 milioi urteko Australopithecus fosila aurkitua zen.

[aldatu] Ibilgua

Witwatersrand-eko lurraldean du iturburua eta Transvaal, Zambia eta Rhodesiaren arteko muga eratu ondoren Indiako ozeanoan isurtzen du ura, Maputoko hiriaren iparraldean.

Ikusgarriak dira ibaiak Rhodesiako goi-ordokiak igaro ondoren sortzen diren ur-jauziak.

[aldatu] Ibaiadarrak

  • Bubye ibaia,
  • Olifants/Letaba ibaia,
  • Shashe ibaia,
  • Magalakwin ibaia,
  • Mzingwane ibaia eta
  • Mwenezi ibaia.
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Limpopo ibaia

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak