Live and Let Die (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:59, 23 urtarrila 2016

Live and Let Die (euskaraz Bizi eta Hiltzen Utzi) 1973eko Guy Hamilton ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen Live and Let Die eleberrian oinarritua dago, James Bond pertsonaia protagonista delarik, Roger Moore aktoreak paper hori anteztu zuen lehenbiziko filma izan zen. Bertan, Roger Moore, Yaphet Kotto, Jane Seymour, David Hedison eta Bernard Lee aktoreek antzeztu zuten. Hain zuzen re, Roger Moore aktoreak James Bond pertsonaia anteztu zuen lehenbiziko filma izan zen.

Paul McCartney musikariak konposatu eta Wings musika taldeak jotako Live and Let Die abestiak Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuelarik.

Filma hau New York hiriko Harlem auzoa, New Orleans, Louisianako Irish Bayou kokalekua eta Antilletako fikziozko San Monique uhartean girotu zen.

Argumentua

Hogeitalau ordu eskasetan droga-trafiko sare bat ikertzen ari ziren britainiar zerbitzu sekretuko hiru agente erail dituzte. Arrasto guztien arabera, hilketa horien erruduna Karibe itsasoko uharte batetako diktadorea den Kananga doktorea (Yaphet Kotto) izan dela dirudi. James Bond, 007 agentea (Roger Moore) pertsonaia misteriotsu hori ikertzeko New York hirira bidalia izan da.

Aktoreak

Kanpo loturak