Liviu Rebreanu
Wikipedia(e)tik
Liviu Rebreanu (Târlişua, Transilvania, 1885 - Pitesti, Errumania, 1944) errumanierazko eleberrigilea izan zen, Errumaniako gaur egungo eleberrigintzaren sortzailea. Nekazari artean girotutako eleberriak idatzi zituen: Ion (1920) eta Rascola (1932, Matxinada). Lehen Mundu Gerrak Transilvanian izan zuen eragina azaldu zuen Pădurea spânzuraților (1922, Urkabe basoa) eleberri dramatikoan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.