Lizardi (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lizardi (abestia)
Jatorria
Argitaratze-data1985
Ezaugarriak
Genero artistikoatangoa
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaElkar
Deskribapena
Honen parte daMikel Laboa (albuma)
Zuzenean
HitzakBernardo Atxaga
Bestelako lanak
MusikagileaMikel Laboa
Argumentu nagusiaJose Mari Agirrea

Lizardi Mikel Laboaren abestia da. Jatorriz Bernardo Atxagak Lizardi olerkariaren omenez idatziriko olerki baten hitzetan oinarritzen da. 1985ean argitaratu zuen Sei albumean,[1] baita 1997ko Zuzenean albumean ere.[2]

Ni ez naiz Mikel Laboa komiki-liburuko gutxienez 8 orritan irudikatzen da Laboak abestia nola sortu eta grabatu zuen. Grabatzeko estudioan sartu eta egin zuen lehenengo saioa nahikoa izan zen grabazioa borobiltzeko, estudioan grabazioa ikusten ari ziren Jean Phocas soinu-teknikaria, Iñaki Salvador musikaria, eta Marisol Bastida guztiz hunkitu zirela.[3][4]

Doinua erritmoaren aldetik tangoa denez, Laboak dantzatu ere egiten zuen abestia interpretatzen zuenean, pianoan Iñaki Salvador aritzen zela.[5]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiaren hitzak Bernardo Atxagakren olerki hau da:[6]

Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka
eta gu ere hire zain geundela
esan zioagu
ez hintzela aspaldi azaldu
etxetik
eta belatzean eseri gaituk denok
erlojuak janez
baina mezularia bidali diagu Alosko torrea
eskilara luzetan
beleak uxatzen
ote hintzen ikus zezan
gero kanpaiak entzun dizkiagu
zakurrak zaunkaka
orduan sortu haiz bidetik
balantzaka
eta hirekin aurrez aurre jarri garenean
zerraldo erori haiz gure oinetan
eta gorpu gogor hintzen
udazkenaren tronoan
hertsi dizkiagu begiak
adiosik ez
eta goizaldean
muxika hezur batetan sarturik
o petit poete
pirotekniarik gabe lurperatu haugu
baratzan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «6» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  2. «Zuzenean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  3. (Ingelesez) «'Ni ez naiz Mikel Laboa' liburuan aipatzen diren abestien zerrenda» Spotify (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  4. Larratxe, Joseba. (2022). Ni ez naiz Mikel Laboa. Joseba Larratxe - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  5. de la Maza, Gabi. Lizardi (Mikel Laboa). Euskal Karaokeak - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  6. «Lizardi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).