Lorelei (Arroka)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Astudin Loreley.jpg
Lorelei Rock01.JPG

Lorelei (alemanez Loreley edo Lorelei, Lore-Ley, Lurley, Lurelei, Lurlei) Alemaniako Renania-Palatinatua estatu federaleko St. Goarshausen udalerrian (Koblentzatik 30 kilometro hegoaldera) Rhin ibaiaren ertzean kokaturiko arroka bertikal mitikoa da. Rhin Garaiko haranean kokaturik dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabigaziorako oso inguru gaiztoa da, izan ere 120 metroko garaiera duen haitzaren azpian sakonera gutxiko uretan harri zorrotz ugari baitaude, bai eta korronte gaiztoak ere. Mendeetan zehar Rhina nabigatzen zuten itsasuntzi asko urperatu dira eta marinel ugarik utzi dute bertan bizia.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren lehenengo zatia aleman zaharreko lureln hitzetik dator, zeinak "zurrumurrua" esan nahi duen. Bigarren zatia ley hitz zelta da, "arroka". Beraz Lorelei "zurrumurru egiten duen arroka" da. XIX mendearen aurretik urjauzi txiki bat zegoen bertan eta honen zaratak mendian oihartzun egiterakoan arrokak hitz egiten zuela zirudien.

Kondairak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamaika kondaira sortu dira loreleiren inguruan. Zaharrenek arrokan ipotxak bizi zirela zioten.

1801ean Clemens Brentano konpositore alemaniarrak Zu Bacharach am Rheine balada sortu zuen. Bertan zioenez, Lorelei izeneko neska bat zigortua izan zen bere kantuaz gizonak txunditu eta galbidera eramateagatik. Berak hil aurretik Rhin ibaia ikusi nahi zuela eta azken aldiz arroka gainera igotzen utz ziezaioten eskatu zuen. Goian zegoela bere burua ibaira bota zuen eta oraindik azpiko harrietan bere kantua entzuten da.

Heinrich Heinek 1824ean Brentanoren kondaira moldatu zuen, Lorelei lamia zela esanez. Arroka gainean ilea orrazten egoten zen eta bere abestiekin marinelak erakartzen zituen arroketan hil zitezen. 1837an Friedrich Silcherrek Heineren hitzekin abestia osatu eta kanta hau alemaniarren folklorean txertatuz joan zen.

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreley 400x300.jpg

Ugari dira Loreleiren inguruan sorturiko abestiak (Tom Tom Club, Styx, Cocteau Twins, Fleet Foxes, The Pogues, Scorpions, The Explorers, Wishbone Ash, Comeback Kid, Blackmore's Night, Paul McCartney...) eta operak (Alfredo Catalanik Loreley, William Vincent Wallacek Lurline). Hona hemen abestirik ezagunenak:

The Pogues[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peace and Love (1989) diskan atera zuen Lorelei kantua. Hona hemen leloa:

River, river have mercy
Take me down to the sea
For if I perish on these rocks
My love no more I'll see

Ibai, ibai, errukitu zaitez
eraman nazazu itsasoraino
haitz hauetan hiltzen banaiz
ez baitut nere maitea berriz ikusiko

Scorpions[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sting in the Tail (2010) diskoan atera zuen Lorelei kantua. Hona hemen kantuaren leloa:

Lorelei
My ship has passed you by
and though you promised me to show the way
you led me astray
you were my lorelei
what kind of fool was I
cause I believed in every word you said
and now I wonder why
Lorelei

Lorelei
nire itsasuntziak zeharkatu zaitu
eta bidea erakutsiko zenidala zin egin bazenidan ere
noraezean utzi nauzu.
Zu zinen nire Lorelei,
ze babua izan nintzen
zure hitz guztiak sinistean.
Eta orain galdetzen dizut, zergatik
Lorelei

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asier Serranok gidatzen zuen euskal musika taldeak Lorelei izena hartu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lorelei (Arroka) Aldatu lotura Wikidatan