Lorenzo Lotto
Wikipedia(e)tik
Italiar pintorea (Venezia, 1480 - Loreto, 1556). Bellini eta Dureroren eragina izan zuen. Pintura erlijiosoak eta erretratuak landu zituen, batez ere. Obra nagusiak: Bernardo de Rossi apezpikuaren erretratua (1505), Santa Kristinaren erretaula (1505-1506), Jeronimo santua (1506), Agostino eta Niccolò della Torre (1515), Micer Marsilio eta haren emaztea (1523), Andrea Odoni (1527), Gurutziltzatua (1531), Santa Luziaren erretaula (1532) eta San Antonioren limosna (1542).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.