Treviso
|
Treviso |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Treviso | ||
| Estatua | |||
| Probintzia | Trevisoko probintzia | ||
| Treviso | Eskualdea | ||
| Alkatea | Gian Paolo Gobbo (2003tik) | ||
| Koordenatuak | 45°40′N 12°15′E / 45.667°N 12.25°EKoordenatuak: 45°40′N 12°15′E / 45.667°N 12.25°E | ||
| Eremua | 55,5 km2 | ||
| Garaiera | 15 m | ||
| ISTAT kodea | 026086 | ||
| Posta kodea | 31100 |
||
| Biztanleria | 82,854 bizt. (2010) | ||
| Dentsitatea | 1,49 bizt./km² | ||
| http://www.comune.treviso.it | |||
Treviso[1] Italiako ipar-ekialdeko Veneto eskualdeko hiria da. Trevisoko probintziaren hiriburua da. 2010ean 82.854 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Sile eta Botteniga ibaien bilgunean dago.
Ekonomia [aldatu]
Nekazaritza-eremu oparoko merkataritzagune garrantzitsua da, eta, horrekin batean, industria (janari-industria, ehungintza, artisautza, papergintza, industria kimikoa) da ekonomia-jarduera nagusia.
Historia [aldatu]
Antzinako Tarvisium hiri erromatarrari dagokio. Godoen mende egon ondoren, hungariarrek hustu zuten behin eta berriz.
1339. urtean, Veneziako Errepublikaren esku zegoen, eta XVI. mendean gotortu egin zuten.
1797. urtean frantsesek inbaditu zuten eta Napoleon I.aren agintaldian Tagliamentoko departamentuko hiriburua izan zen (1804).
1813-1866 urteetan, Austriaren mende egon zen.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Monumentu ugari kontserbatu ditu Trevisoko hiri zaharrak: XIII. mendeko Trecento eta Pretorio jauregiak, Comune dorretxea, XV-XVI. mendeetako katedral erromanikoa eta XIII-XIV. mendeetako San Nicolo eliza.
Apezpikutegia ere bada.
Irudi-galeria [aldatu]
Kanpo-loturak [aldatu]
- (Italieraz) Trevisoko udal webgunea
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.