Lost (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lost
Deskribapena
Atalak120
Produkzioa
Iraupena42 minutu
KateaABC

Lost (euskaraz Galduak) 2004 urtetik 2010 urtera Hawaiin filmatutako telesail estatubatuarra da. Bere sortzaileak hasiera batean J.J. Abrams, Damon Lindelof eta Jeffrey Lieber izan ziren bere baina ondoren telesaila aurrera eraman zutenak Damon Lindelof bera eta Carlton Cuse izan ziren. ABC telebista kateak ekoiztu eta emititu zuen. 2006tik aurrera Disney konpainiarekin batera jarraitu zuen emititzen. Telesail honek drama, suspentsea eta zientzia fikzioa konbinatzen ditu.

Lehenengo denboralditik, arrakasta handia izan du, 15 miloi inguru ikusle izanik AEBetan eta sei Emmy eta Urrezko Globo bat irabazi ditu, besteak beste. Inoiz filmatu den telesailarik garestienetakoa da.

Espainian Cuatro, FOX eta La 2 telebista kateen bitartez ikusi ahal izan zen eta Frantzian TF1 katean.

Istorioa

2004 urtean, Sydneytik Los Angelesera zihoan hegazkin batek, Pazifikoko uharte batean istripua izan du. Biziraunleek, laguntzarik iristen ez dela ikusita, bertan bizitzen ikasi beharko dute uharteko arrisku eta misterioei aurre eginez.

Denboraldiak

Telesaila, 2004ean hasi zen emititzen ABC telebista katean arrakasta handiarekin. Modu honetan, hurrengo bi urteetan telesailaren iraupena luzatzeko hainbat modu erabili zituzten, soberako trama eta pertsonaiak sartuz baina beti ere kalitate teknikoa eta dramatikoa mantenduz. Ikuslegoaren kritiken ondoren, Damon Lindelof eta Carlton Cuse gidoigile nagusiek, ekoizleekin adostu zuten telesailari bukaera data bat ematea eta aurrerantzean trama nagusiak jorratzea; honela hiru denboraldi gehiago egitea aurreikusi zuten 2010 urtera arte. Laugarren denboraldia beste guztien artean motzena izan zen, 2008an egon zen AEBtako gidoigileen grebaren ondorioz, baina ordainez hurrengo bien atal kopurua igo zen. Azken denboraldia 2010ean emititu zen mundu mailan interes handia piztuz, ohi baino atal luzeago batekin.

Sakontzeko, irakurri: «Lost atalak»
Denboraldia Atalak Emisio urteak
1 25 2004 - 2005
2 24 2005 - 2006
3 23 2006 - 2007
4 14 2008
5 17 2009
6 17 2010

Pertsonaiak

Telesaileko pertsonaia nagusien zerrenda:

Sakontzeko, irakurri: «Lost pertsonaiak»

Erreferentziak

Zenbakiak

Telesailean zehar zenbaki talde bat agertu da maiz hainbat eratan. Burrhus Frederic Skinner zientzialariak asmatutako Valenzetti ekuazioa osatzen duten zenbakiak dira kaosarekin lotuta daudenak.

  • 4, 8, 15, 16, 23, 42

Abizenak

Telesaileko hainbat pertsonaien abizenak filosofo, pentsalari edo zientzialari famatuetan oinarrituta daude.

Dharma ekimena

Dharma ekimena (Department of Heuristics And Research on Material Applications), 1970. urtean Gerald eta Karen DeGroot zientzialarien eskutik sortua izan zen Alvar Hanso enpresariaren Hanso fundazioaren finantziaziori esker. Uharte misteriotsu horretan mota askotako ikerketak burutzen zituzten, estazio desberdinetan banaturik.

  • The swan (zisnea): Elektromagnetismoari buruzko ikerketak burutzen zituen.
  • The arrow (gezia): Defentsa estrategiak pentsatzeko erabiltzen zen.
  • The pearl (perla): Beste estazioen bideo zainketa burutzen zuen.
  • The staff (bastoia): Medikuntza ikerketak burutzen zituen.
  • The hydra (hidra): Ikerketa zoologikoak eta antropologikoak burutzen zituen.
  • The flame (garra): Komunikazioak kontrolatzen zituen.
  • The looking glass (ispilua): Komunikazioak kontrolatzen zituen.
  • The tempest (ekaitza): Esperimentu kimikoak burutzeko erabiltzen zen.
  • The orchid (orkidea): Espazio-denbora hausturak ikertzen zituen.
  • The lamp post (farola): Irlatik kanpo ezagutzen den estazio bakarra da berau topatzeko erabiltzen zena.

80. hamarkadan Hanso fundazioak ekimena amaitutzat eman zuen baina ez dago argi benetan zer gertatu zen ezta zein egoeratan geratu ziren uharteko instalazio eta ikerketak. Gaur egun, Octagon Global Recruiting proiektuarekin berriro martxan jarri zen.

Beste formatuak

Telesailaren arrakasta dela eta, beste formatu batzuetara zabaldu da.

Idatziak

Telesaileko unibertsoan oinarritutako hiru liburu idatzi dira arrakasta gutxirekin.

  • Endangered Species - Cathy Hapka
  • Secret Identity - Cathy Hapka
  • Signs of Life - Frank Thompson

Hilero, telesailari buruzko albiste, erreportai eta elkarrizketak eskaintzen dituen aldizkari ofiziala argitaratzen da.

  • Lost: the oficial magazine

Jokoak

2006an Xbox 360 eta Playstation 3 bideojokoetarako eta Windows PCren bidez ordenagailuetan jolasteko argitaratu zen lehen jokoa da. Protagonista Elliott Maslow argazkilaria da telesaileko istorioaren abioi berean bidaiatzen duena eta bere helburua uhartetik alde egitea da.

  • Lost: the video game

Interneten modu interaktiboan telesailarekin erlazionatutako fikziozko istorio batzuetan parte hartzeko joko desberdinak sortu dira denboraldi desberdinen arteko tarteetan.

  • The lost experience - Rachel Blake, Hanso fundazioan infiltratzen da beren jarduerak ikertzeko.
  • Find815 - Sam Thomas, Oceanic-Air empresako pilotu ohiak, 815 hegaldiaren istripua ikertzen du.
  • Octagon global recruiting / Dharma wants you - Dharma ekimenak mundu osoko jendea kontratatu nahi du bere jardueretan parte hartzeko.
  • University of Lost - Telesailaren inguruko fikziozko unibertsitate birtual bat da.

Bereziak

  • Missing pieces edo mobisode delakoak, denboraldiak osatzen dituzten sekuentzia motzak dira eta zuzenean telefono mugikorretara deskargatzeko egin dituzte. Denetara hamahiru izan ziren guztiak Jack Benderren eskutik zuzenduak 2007 eta 2008 artean.
Sakontzeko, irakurri: «Lost atalak»

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lost (telesaila) Aldatu lotura Wikidatan