Thomas Carlyle

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Thomas Carlyleren erretratua.

Thomas Carlyle (Ecclefechan, Dumfriesshire, Eskozia, 1795 - Londres, Ingalaterra, 1881) historialaria, kritikaria eta filosofoa izan zen. Alemaniar idazleek eta pentsalariek eragin handia izan zuten harengan (Goethe, Schiller, Herder). Ospe handia eman zioten The French Revolution (1837, Frantziako Iraultza) eta On Heroes (1841, Heroiei buruz) lanek. Materialismoaren aurkakoa zen; historian zehar eliteek zuten garrantzia onartu zuen, baina, era berean, gizarte-justiziaren aldezkari sutsua izan zen. The History of Friedrich II of Prussia (Frederiko II.a Prusiakoaren Historia) idatzi zuen 1855-1865 urteetan.

Erreferentziak [aldatu]