Louis Auguste Blanqui

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Louis Auguste Blanqui

Sozialismoaren teorialari eta iraultzaile frantsesa (Puget-Théniers, 1805 - Paris, 1881). Zuzenbide-ikasketak egin zituen Parisen. 1827tik aurrera, monarkiaren aurkako mugimenduetan parte hartu zuen. Saint-Simon, Fournier eta, batez ere, Babeufen doktrinen jarraitzailea izan zen, eta 1831tik aurrera ezkutuko elkarte ugari sortu zituen (errepublikanoen aldekoak hasieran, sozialistak ondoren). Kartzelan egonaldia egin ondoren, berriz ere atxilotu egin zuten 1839an. 1847an libre geratu zen, eta langile-mugimendua antolatzeko lanetan murgildu zen. 1851n, berriz ere preso hartu zuten Parisko Komunaren saioak porrot egin ondoren. 1877an, amnistiatu zuten eta mugimendu sozialistaren antolatze-lanetan hasi zen berriz ere; Ni Dieu ni Maître (Ez Jainkorik ez Nagusirik) egunkaria sortu zuen. Komunismo utopikoa kritikatu zuen, eta ekintza iraultzaileen alde egin zuen.

Jerôme Adolphe, haren anaia (Niza, 1798 - Paris, 1854), eskola liberaleko ekonomialaria izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Auguste Blanqui Aldatu lotura Wikidatan