Louis Blériot
Wikipedia(e)tik
Louis Blériot Ingeniari, hegazkin-egile eta -gidari frantsesa (1872-1936). Bera izan zen aireplano batean Mantxako itsasartea lehen aldiz igaro zuen gizona: Calaistik irten eta Doverren lur hartu zuen 1909ko uztailaren 25ean. Hegazkinak egiten hasi zen lehen industria-gizonetako bat izan zen Frantzian, eta berak asmatu zuen Spad hegazkina, Lehen Mundu Gerran hain ospetsua izan zena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.