Louis Hjelmslev

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Daniar hizkuntzalaria zen (Kopenhage, 1899 - Kopenhage, 1965). Intelektualen familia batean jaio zen (bere aita Johannes Hjelmslev matematikaria zen), eta Hizkuntzalaritza Konparatiboa ikasi zuen Kopenhagen, Pragan eta Parisen.

Holger Pedersen konparatistaren ikasle izan zen, eta 1937an haren katedra bete zuen. 1931n Kopenhageko Zirkulu Linguistikoa sortu zuen, Vigo Brøndal-ekin batera. Hans Jørgen Uldall-ekin batera, hizkuntzalaritza-teoria berria sortu zuen, glosematika izenekoa. Saussureren eta Pragako Eskolaren ekarriak berraztertu zituen, eta hizkuntzalaritza estrukturalaren ikerlari nagusietako bat izan zen. 1943an azaldu zituen glosematikaren ezaugarriak Omkring sprogteoriens grundlæggelse (Mintzairaren teoria baten hastapenak) lanean bilduta.

1934-1937 urteak kenduta —urte horietan Aarhus-eko Unibertsitatean irakasle izan baitzen—, Hjelmslev Zirkuluko presidente izan zen hil aurreko garaira arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]