Louvreko piramidea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Piramidea, museoak inguratua

Louvreko piramidea (frantsesez Pyramide du Louvre) Parisko Louvre museoaren patioan kokatuta dagoen eraikin bat da, museorako sarrera dena. Ieoh Ming Pei arkitektoak diseinatu zuen. Nazioarteko estilokoa, beira eta aluminiozko piramide hau, 1989an inauguratu zuen urte horretan Frantziako Presidentea zen François Mitterrandek.

21,6 metro garai da eta beira laminatu gardenezko 673 panel ditu, 603 erronbotan eta 70 hirukitan banatuak. Egituraren pisu osoa 180 tona da. Bere hormen okerdura, egiptoar piramideetan gertatzen den lez, 51ºkoa da.

Bere grabitate zentroa, museoaren hiru pabilioiekin bat dator, Richelieu iparraldean, Denon hegoaldean eta Sully ekialdean. Piramide hau, museoko beirazko piramideen artean, garrantzitsuena eta handiena da. Piramide hauen artean, lurrazpian beste bat ere badago, baina hau alderantzikatua. Piramidea eraiki baino lehen, Louvrerako sarreran, sekulako ilarak sortzen ziren. Piramide honen eraikuntzarekin, arazoa konpontzeaz gain, museoaren erakusketa espazioa ere handitzen da.

Eraiki zenetik, piramidea beti egon da polemika artean, beiraren modernotasuna eta museoaren klasikotasunaren arteko kontrastearen ondorioz, beste museo asko handitzeko inspirazio bezala ere balio izan duen arren.

Koordenatuak: 48°51′39.7″N 2°20′8.96″E / 48.861028°N 2.3358222°E / 48.861028; 2.3358222

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louvreko piramidea Aldatu lotura Wikidatan