Luciano Emmer
Wikipedia(e)tik
Luciano Emmer (Milan, Italia, 1918 - Erroma, Italia, 2009) zinemagilea izan zen. Milango zinemagileen taldeko kide izan zen (Lattuada eta Comencinirekin batera). Arteari buruzko film labur ugari zuzendu du.
Film luze aipagarrienak: Domenica d´Agosto (1949), Parigi è sempre Parigi (1951), La Piazza di Spagna (1952) eta La ragazza in vetrina. Etenaldi luze baten ondoren, Basta! Ci faccio un film, Una lunga lunga lunga notte d'amore (2001) eta L'acqua... il fuoco (2003) egin zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.