Lucien Van Impe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lucien Van Impe
Lucien Van Impe
Informazio pertsonala
Izena Lucien Van Impe
Jaiotza data 1946ko urriaren 20a
Jaiotza herria Mere, Ekialdeko Flandria
Jaiotza herrialdea Belgika Belgika
Kirol informazioa
Egungo taldea erretiratua
Modalitatea Errepidea
Trebetasuna Mendiko etapak
Profesional taldea(k)
1969-1973
1974
1975-1976
1977
1978
1979
1980
1981
1982-1984
1985
1986
1987
Sonolor-Lejeune
Sonolor-Gitane
Gitane-Campagnolo
Lejeune-BP
C&A
Kas-Campagnolo
Marc-Carlos-VRD
Boston-Mavic
Metauro Mobili-Pinarello
Santini-Krups
Dormilon
Sigma
Garaipen nagusiak
MaillotBélgica.svg Belgikako Errepide Txapelketa: 1983

Frantziako Tourra
Jersey yellow.svgSailkapen nagusia: 1976
Jersey polkadot.svgMendiko sailkapena: 1971, 1972, 1975, 1977, 1981, 1983
9 etapa
Giro d'Italia
Jersey green.svgMendiko sailkapena: 1982, 1983
Etapa bat
Espainiako Itzulia
Etapa bat

Lucien Van Impe (Mere, Ekialdeko Flandria, 1946ko urriaren 20a ) Belgikar txirrindulari ohia da. 1969 eta 1987 artean profesionala izan zen. Igotzaile bikaina izan zen, bere garaiko hoberena eta historiako onenetako bat. Itzuli handietan, eta, batez ere, Frantziako Tourrean nabarmendu zen. 15 aldiz parte hartu zuen Tourrean 1969-1985 bitartean, eta guztietan amaitzea lortu zuen. 1976ko edizioa irabazteaz gain, beste zortzi aldiz sailkatu zen sei lehenbizikoen artean. Mendiko sailkapena sei aldiz irabazi zuen.

Mendiko Sari Nagusia 6 aldiz irabazirik (1971, 1972, 1975, 1977, 1981 eta 1983an) Federico Martín Bahamontes espainiarraren errekorra berdindu zuen. Hirugarren gelditu zen 1971 eta 1975eko ekitaldietan, baina Eddy Merckxen gainbeherak eta Bernard Thévenetek lasterketa bertan behera uzteak 1976ko sailkapen nagusia irabazteko aukera eman zioten, berak mendiko beste sari bat besterik espero ez zuenean. Frantziako sari horiez gainera, hiru aldiz gelditu zen irabazle Italiako Giroan mendiko sailkapenean (1982-1984), eta 1983an Belgikako Txapelketa Nazionala irabazi zuen.

2008tik Veranda´s Willems-Accent taldeko zuzendaria da.


Aurrekoa
Bernard Thévenet
Frantziako Tourraren irabazlea
1976
Ondorengoa
Bernard Thévenet

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]