Bernard Thévenet
| Informazio pertsonala | |
|---|---|
| Izena | Bernard Thévenet |
| Ezizena | Nanard |
| Jaiotza data | 1948ko urtarrilaren 10a |
| Jaiotza herria | Saint-Julien-de-Civry |
| Jaiotza herrialdea | |
| Kirol informazioa | |
| Egungo taldea | Erretiratua |
| Modalitatea | Errepidea |
| Trebetasuna | Igotzailea |
| Profesional taldea(k) | |
| 1970-1979 1980 1981 |
Peugeot Teka Puch Wobler Campagnolo |
| Garaipen nagusiak | |
| Txapelketak
|
|
Bernard Thévenet (Saint-Julien-de-Civry, Saône-et-Loire, 1948ko urtarrilaren 10a), ezizenez Nanar deitua, frantziar txirrindulari ohia da. 1970 eta 1981 artean profesionala izan zen. Igotzaile aparta zen eta bere ibilbide profesionalean 100 garaipen baino gehiago lortu zituen. Frantziako Tourra bi aldiz irabazi zuen, 1975 eta 1977an, Eddy Merckxen nagusitasunari amaiera emanez.
Palmaresa[aldatu]
1970. urtean egin zen ezagun, Tourmaleteko etapan, Frantziako Itzulian lehen aldiz parte hartu zuenean. 1973an, Frantziako txapelketa irabazi ondoren, bigarren geratu zen Frantziako Itzulian, Luis Ocaña espainiarraren atzetik. Hurrengo urtean ezin izan zuen Itzulia amaitu, eta 1975. urtera arte itxaron behar izan zuen munduko txirrindularitza proba inportanteena irabazteko eta Eddy Merckx belgikar txapeldunaren nagusitasunari amaiera emateko. 1977an berriro irabazi zuen, Hennie Kuiper holandarraren eta Lucien van Impe belgikarraren aurretik. Egun bakarreko zenbait proba irabazi zituen eta bosgarren geratu zen 1974ko munduko txapelketan. 1972ko Romandiako Itzulia eta 1975 eta 1976ko Dauphiné Libéré ere irabazi zituen. 1981ean utzi zuen txirrindularitza. 1996an Frantziako selekzioaren entrenatzaile izendatu zuten, munduko txapelketarako.
| Aurrekoa Eddy Merckx |
Frantziako Tourraren irabazlea 1975 |
Ondorengoa Lucien Van Impe |
| Aurrekoa Lucien Van Impe |
Frantziako Tourraren irabazlea 1977 |
Ondorengoa Bernard Hinault |
Kanpo loturak[aldatu]
- (Frantsesez) Memoire du cyclisme: Palmarès de Bernard Thévenet
- (Euskaraz) Txirrindulari bilatzailea: Bernard Thévenet
| Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.