Amstel Gold Race

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Amstel Gold Race Herbehereetako Limburg probintzian ospatzen den txirrindularitza lasterketa klasiko bat da (azken urteetan Maastricht eta Valkenburgeko Cauberg mendatearen artean ospatu da) apirileko hirugarren igandean eta Amstel garagardo enpresak babesten duena.

Ardenatako Klasikoen artean ospatzen den lehena da. Talde honetako beste bi klasikoak Flèche Wallonne eta Liège-Bastogne-Liège dira.

Klasiko honen lehen edizioa 1966an ospatu zen. Munduko Txirrindularitza Koparen zati izan zen hau 1989an sortu zenetik 2004an Munduko Koparen azken edizioa jokatu zen arte, eta jada 2005etik UCI ProTourrean eta ondoren UCI World Rankingean eta UCI World Tourrean sartua izan zen.

Bere ibilbideak zenbait "harresi" ditu, hau da, laburrak diren baina ia bata bestearen atzean datozen mendatetxo gogorrak.

Proba honetan garaipen gehien lortu dituena Jan Raas izan da, 5 garaipen lortuz.

Emakumezkoen Amstel Gold Race[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3 urtetan zehar (2001 eta 2003 artean) proba honen emakumezkoen bertsioa ere jokatu zen, hiru edizioetan Emakumezkoen Munduko Txirrindularitza Koparako puntuagarria izan zena. Gizonezkoen bertsioaren ezaugarri guztiak zituen, baina kilometro aldetik laburragoa zen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Garailea Bigarrena Hirugarrena
1966 Frantzia Jean Stablinski Belgija Bernard Van de Kerkhove Herbehereak Jan Hugens
1967 Herbehereak Arie Den Hartog Herbehereak Cees Lute Herbehereak Harry Steevens
1968 Herbehereak Harry Steevens Belgika Roger Rosiers Belgika Daniel Van Rijckeghem
1969 Belgika Guido Reybrouck Belgika Joseph Huysmans Belgika Eddy Merckx
1970 Belgika Georges Pintens Belgika Willy Vanneste Belgika André Dierickx
1971 Belgika Frans Verbeeck Herbehereak Gerben Karstens Belgika Roger Rosiers
1972 Belgika Walter Planckaert Belgika Willy De Geest Herbehereak Joop Zoetemelk
1973 Belgika Eddy Merckx Belgika Frans Verbeeck Belgika Herman Van Springel
1974 Herbehereak Gerrie Knetemann Belgika Walter Planckaert Belgika Walter Godefroot
1975 Belgika Eddy Merckx Belgika Freddy Maertens Belgika Joseph Bruyere
1976 Belgika Freddy Maertens Herbehereak Jan Raas Belgika Luc Leman
1977 Herbehereak Jan Raas Herbehereak Gerrie Knetemann Herbehereak Hennie Kuiper
1978 Herbehreak Jan Raas Italia Francesco Moser Herbehereak Joop Zoetemelk
1979 Herbehereak Jan Raas Herbehereak Henk Lubberding Suedia Sven-Ake Nilsson
1980 Herbehereak Jan Raas Belgika Fons De Wolf Irlanda Sean Kelly
1981 Frantzia Bernard Hinault Belgika Roger De Vlaeminck Belgika Fons De Wolf
1982 Herbehereak Jan Raas Irlanda Stephen Roche Alemania Gregor Braun
1983 Australia Phil Anderson Belgika Jan Bogaert Herbehereak Jan Raas
1984 Herbehereak Jacques Hanegraaf Danimarka Kim Andersen Belgika Patrick Versluys
1985 Herbehereak Gerrie Knetemann Belgika Jozef Lieckens Herbehereak Johnny Broers
1986 Herbehereak Steven Rooks Herbehereak Joop Zoetemelk Belgika Ronny Van Holen
1987 Herbehereak Joop Zoetemelk Herbehereak Steven Rooks Erresuma Batua Malcolm Elliott
1988 Herbehereak Jelle Nijdam Herbehereak Steven Rooks Belgika Claude Criquelion
1989 Australia Eric Van Lancker Belgika Claude Criquelion Kanadá Steve Bauer
1990 Herbehereak Adri van der Poel Belgika Luc Roosen Herbehereak Jelle Nijdam
1991 Herbehereak Frans Maassen Italia Maurizio Fondriest Belgika Dirk De Wolf
1992 Alemania Olaf Ludwig Belgika Johan Museeuw Errusia Dimitri Konyshev
1993 Suitza Rolf Jaermann Italia Gianni Bugno Alemania Jens Heppner
1994 Belgika Johan Museeuw Italia Bruno Cenghialta Italia Marco Saligari
1995 Suitza Mauro Gianetti Italia Davide Cassani Suitza Beat Zberg
1996 Italia Stefano Zanini Italia Mauro Bettin Belgika Johan Museeuw
1997 Danimarka Bjarne Riis Italia Andrea Tafi Suitza Beat Zberg
1998 Suitza Rolf Jaermann Herbehereak Maarten Den Bakker Italia Michele Bartoli
1999 Herbehereak Michael Boogerd Estatu Batuak Lance Armstrong Italia Gabriele Missaglia
2000 Alemania Erik Zabel Herbehereak Michael Boogerd Suitza Markus Zberg
2001 Herbehereak Erik Dekker Estatu Batuak Lance Armstrong Belgika Serge Baguet
2002 Italia Michele Bartoli Errusia Serguéi Ivánov Herbehereak Michael Boogerd
2003 Kazakhstan Alexandre Vinokourov Herbehereak Michael Boogerd Italia Danilo Di Luca
2004 Italia Davide Rebellin Herbehereak Michael Boogerd Italia Paolo Bettini
2005 Italia Danilo Di Luca Herbehereak Michael Boogerd Italia Mirko Celestino
2006 Luxenburgo Fränk Schleck Suitza Steffen Wesemann Herbehereak Michael Boogerd
2007 Alemania Stefan Schumacher Italia Davide Rebellin Italia Danilo Di Luca
2008 Italia Damiano Cunego Luxenburgo Fränk Schleck Espainia Alejandro Valverde
2009  RUS Serguéi Ivánov  NED Karsten Kroon  NED Robert Gesink
2010  Belgika Philippe Gilbert  CAN Ryder Hesjedal  ITA Enrico Gasparotto
2011  Belgika Philippe Gilbert  ESP Joaquim Rodríguez  AUS Simon Gerrans

Emakumezkoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Garailea Bigarrena Hirugarrena
2001  NLD Debby Mansveld  NLD Mirjam Melchers  NLD Leontien van Moorsel
2002  NLD Leontien van Moorsel  NLD Mirjam Melchers  NLD Katherine Bates
2003  GBR Nicole Cooke  AUS Olivia Gollan  LTU Edita Pucinskaite

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amstel Gold Race Aldatu lotura Wikidatan