Lucy Weston Pickett

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Lucy Weston Pickett

Bizitza
JaiotzaBeverly (Massachusetts)1904ko urtarrilaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBradenton (Florida)1997ko azaroaren 23a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaIllinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen 1930) Doktoretza
Mount Holyoke College
Jarduerak
Jarduerakkimikaria
Enplegatzailea(k)Mount Holyoke College
Royal Institution (en) Itzuli
Goucher College (en) Itzuli
Liejako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Lucy Weston Pickett (Beverly, Massachusetts, 1904ko urtarrilaren 19aFlorida, 1997ko azaroaren 23a) AEBetako kimikari bat izan zen. Ezaguna da molekula organikoen ikerketengatik, X izpien kristalografia eta absortzio ultramoreko espektroskopia erabilita.[1]

Haurtzaroa eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pickett 1904ko urtarrilaren 19an jaio zen Beverlyn, Massachusettsen. Gurasoak Lucy Weston maistra eta lehen hezkuntzako zuzendaria eta George Ernest Pickett marinela izan zituen. Bere neba Thomas Austin Pickett ere kimikaria izan zen lanbidez. Beverlyko institutura joan ondoren, Pickettek goi mailako ikasketak hasi zituen Mount Holyoke Unibertsitatean (South Hadley, Massachusetts) 1921ean.[2] 1925ean summa cum laude lizentziatu zen eta Kimikako masterra egin zuen 1927an. 1930ean Kimika analitikoko doktoretza lortu zuen Illinoisko Unibertsitatean.[3] Doktorego-hitzaldia egiteko, X izpiek erreakzio kimikoetan dituzten eraginak ikertu zituen eta konposatu organikoen egiturak aztertu zituen.[2]

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pickettek Illinoisen eta Goucher Collegen irakatsi zuen 1930ean Mount Holyokera itzuli aurretik, non 1968an erretiroa hartu zuen arte egon zen, aldi labur batzuetan izan ezik. 1932 eta 1933 artean, doktorego ondoko lan bat egin zuen Londresen, Errege Erakundean William Bragg kristalografo eta Nobel saridunarekin. Itzuli zenean, X izpien bidezko kristalografian izandako ezagutza berriak aplikatzen saiatu zen, baina bere unibertsitateak ez zuen beharrezko tresneriarik, eta, beraz, espektroskopia-teknikak erabiltzea erabaki zuen, Emma Perry Carr eta Mary Sherrill lankideen laguntzarekin.[3] 1939an ikerketa-beka bat lortu zuen Belgikako Liejako Unibertsitatean Victor Henri espektroskopistarekin eta Harvardeko George Kistiakowskyrekin lan egiteko.[2] 1945ean kimikako katedradun postua lortu zuen eta 1947 eta 1948 artean irakasle bisitari izan zen Berkeleyko Unibertsitatean eta hilabetez Linus Paulingekin kolaboratu zuen.[3]

Pickettek bere jarduera zientifikoengatik eta hezitzaile lanagatik lortu zuen errekonozimendua. Espektroskopiaren arloan egindako argitalpenez gain, kimika irakasteko metodoei buruzko artikulu bat idatzi zuen. Bere ikaskideek eta ikasleek fundazio bat ezarri zuten bere izenarekin, Lucy Pickett, Mount Holyoken mintegiak emateko ezohiko hizlariak gonbidatzeko. Lehenengoa Robert Mulliken izan zen, 1966ko Kimikako Nobel sariduna, zeinarekin Pickettek 1954an artikulu bat argitaratu zuen ion bencenioren espektroskopia bidezko azterketari buruz. 70eko hamarkadan, Pickettek funtsak emakume zientzialariak omentzeko erabiltzea eskatu zuen.[3]

1997ko azaroaren 23an hil zen Bradentonen, Floridan.[4]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The effect of X-rays on chemical reactions...An X-ray study of the structure of organic compounds.

Ohoreak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mount Holyoke College. Mary Lyon aretoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Lucy Pickett | Mount Holyoke College» web.archive.org 2018-04-20 (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).
  2. a b c d (Ingelesez) Shearer, Benjamin F.; Shearer, Barbara Smith. (1997). Notable Women in the Physical Sciences: A Biographical Dictionary. Greenwood Press ISBN 978-0-313-29303-0. (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).
  3. a b c d Ogilvie, Marilyn; Harvey, Joy. (2003). The Biographical Dictionary of Women in Science: Pioneering Lives From Ancient Times to the Mid-20th Century. Routledge ISBN 9781135963439...
  4. «Obituario» New and Notable; the college street journal (Mount Holyoke College).
  5. Book of Members, 1780–2010: Chapter P. American Academy of Arts and Sciences.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]