Luigi Comencini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Luigi Comencini (Salo, Italia, 1916 - Erroma, Italia, 2007) zinemagilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra amaitu eta berehala (1946) egin zuen lehen film luzea, Haurrak hirian, bonbek suntsitutako hirigune batean haur-talde batek sortzen duen bere kasako munduaren inguruan. Film horren arrakastaren ondoren napolitar komediaan ahalegindu zen Capriko enperadorea, 1950, baina benetako arrakasta Ogia, maitasuna eta fantasia (1953) filmak ekarri zion; Gina Lollobrigidak eta Vittorio de Sicak 1950eko hamarkadako Italiako komediarik ospetsuena egin zuten pelikula horretan. Jarraipenik ere izan zuen: Ogia, maitasuna eta jelosia (1954), protagonista berekin. Erromako ederra (1955) egin zuen segidan, pikaro giroko satira.

Komediarekin batera, haurren eta gaztetxoen mundua, eta horien eta helduen arteko harremanak izan ziren bere zinemaren beste ardatz nagusia. Horren adibide dira Heidi eta Ulertu gabea (1966), Denak etxera (1962) eta Pinotxo (1972). Aipagarriak ditu Giacomo Casanova veneziarraren haurtzaroa, bokazioa eta lehenbiziko esperientziak (1969), Lo scopone scientifico (1972) eta Istorioa (1986) filmak ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]