Luigi Nono
Luigi Nono (Venezia, Italia, 1924 - 1990) musikagilea izan zen. Musika elektronikoko, aleatorioko eta serialeko konpositore nagusia izan zen Italian. Nonoren lan askotan gizarte-kezkak eta politika-auziak biziki islatzen dira.
Bizitza [aldatu]
Veneziako kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak G.F. Malipierorekin, B. Maderna abangoardiako musikagilearekin eta H. Scherchen zuzendari famatuarekin osatu zituen. Europako eta Ameriketako musika-eskola askotako irakaslea izan zen. Ahotserako idatzi zituen lanek garrantzi handia izan zuten haren belaunaldiko musikaren barruan, eta azken aldian serialismoa baztertu eta bitarteko elektroakustikoetara jo zuen.
Lan aipagarriak ditu, besteak beste: Polifonica-monodia-ritmica (1951); Epitaffo per Federico García Lorca (1952); II canto sospeso (1959); Intolleranza (1960); Bizitza eta maitasun kantuak (1962); La fabrica illuminata (1965); Gogora ezazu Auschwitzen egin zizutena (1965); Per Bastiana Tai-yang Cheng (Bastianarengatik eguzkia sortzen da, 1967); Contrappunto dialettico alla mente (1968, Adimenaren kontrapuntu dialektikoa); Eta orduan ulertu zuen (1970); Al gran sole carico d´amore (1972-1975, Maitasunez beteriko eguzkipean) opera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.