Gian Francesco Malipiero
Gian Francesco Malipiero (Venezia, Italia, 1882 - Treviso, Italia, 1973) musikagilea izan zen. Veneziako Kontserbatorioko zuzendaria izan zen 1939-1952 bitarteko urteetan, eta garrantzi handia izan zuen 1920 ondoko urteetan Italiako musikan. Erromantizismoaren aurretiko musika berriro aintzat harrarazi zuen, eta teknika berriez hornitu zuen.
Malipieroren musika-lan ugarien artean aipagarriak dira: San Francisco d´ Assisi (1920), Giulio Cesare (1934-1935), Antonio e Cleopatra (1937) operak; orkestrarako Pause del silenzio (1917), Impressioni dal vero (1910-1922); La Passione (1935) oratorioa, pianorako kontzertuak, sinfoniak eta abar. Ganberako musikan, harizko musika-tresnetarako zazpi kuarteto idatzi zituen. Lehena, Rispetti e strambotti (1920), da ezagunena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.