Luis Hurtado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Hurtado
Bizitza
JaiotzaBilbo, XIX. mendea
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaXX. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1906 / 192483
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Luis Hurtado (Bilbo, ? - ?), Luisito izenez ezaguna, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen, atzelari moduan aritu zena. Bere bizitzari buruzko daturik ez badago, klubeko hasierako futbolari amateur garrantzitsuenetariko bat izan zen. 18 denboralditan 83 partida ofizial jokatu zuen, garai hartako errekorretako bat izan zena. Gainera, zazpi aldiz jokatu zuen Errege Kopako finala eta lehiaketa horretan palmares onenetariko bat duen jokalarietako bat da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Athletic Clubek 1906-07ko denboraldian lehen taldearen zerrendan sartu zuen. 1908ko abenduaren 8an Lamiakon jokatu zuten Club Ciclista San Sebastiánen aurkako lagunarteko partida batean debutatu zuen. 1910eko martxoan Errege Kopan debuta egin zuen, Real Madridi 2 eta 0 irabaziz. 1913ko abuztuaren 21ean, San Mames futbol zelaia inauguratu zuen Racing de Irúnen aurkako partida jokatu zuen. Luis Maria Solaun ondoan izanda, klubeko atzelariek hurrengo lau urtetan hiru Errege Kopa irabazi zituzten.[2]

Bere ibilbidean 1913, 1914, 1915, 1916, 1920 eta 1921eko Errege Kopako txapelketetan gutxienez partida bat eta zazpi final (1910, 1913, 1914, 1915, 1916, 1920 eta 1921) jokatu zituen. 1923ko irailaren 30ean bere azken partida jokatu zuen, Fútbol Club Barcelonaren aurkako lagunartekoa Les Cortsen. Beraz, denboraldi gehien (18) jokatu dituen klubeko hirugarren jokalaria da, Piru Gainza eta Jose Maria Belauste aurrean eta Jose Angel Iribar ondoan izanda.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Urtea(k)
Athletic Club 1906-1924

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapeleketa Kluba Urtea
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa Athletic Club 1914
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa Athletic Club 1915
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa Athletic Club 1916
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa Athletic Club 1920
Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa Athletic Club 1921

Errege Kopak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulua Kluba Urtea
Errege Kopa Athletic Club 1910
Errege Kopa Athletic Club 1911
Errege Kopa Athletic Club 1914
Errege Kopa Athletic Club 1915
Errege Kopa Athletic Club 1916
Errege Kopa Athletic Club 1921

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]