Luzio Kornelio Sila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luzio Cornelio Sila
Luzio Cornelio Sila
Datu pertsonalak
Izen osoa Lucius Cornelius Sulla Felix
Jaio K. a. 138 inguru
Erroma
Hil K. a. 78
Kumas ()

Luzio Cornelio Sila (latinez Lucius Cornelius Sylla Felix) (Erroma, K. a. 138 inguru - Kumas, K. a. 78) Antzinako Erromako jeneral eta politikaria izan zen. Felix izengoitia hil ondoren eman zioten, borroketan zorionekoa zelako.

Biografia

Aristokraziaren familia batean sortu zen. Beste kargu batzuren artean, kuestore, pretore, legatu eta kontsul izan zen. Marioren armadarekin Numidiara joanik, Jugurta bere esku uztera behartu zuen Mauritaniako erregea (K. a. 105) eta horrek ospea eman bazion ere, Marioren errezeloa ere sortu zuen. K. a. 104-K. a. 103 urteetan, Marioren legatu zela, germaniarren aurkako borrokan egin zen ezagun. Oligarkiaren buru izan zen, eta Mitridates VI.a Eupatoren aurkako gudarostearen buru izendatu zuen senatuak. Alabaina, plebeak kargu hartatik egotzi eta Mario hautatu zuten haren ordez. Silak Erroma hartu zuen eta Mariok Afrikara ihes egin behar izan zuen.

Erroma menderatu ondoren Grezia eta Asiako probintzia bere mende zituen Mitridatesen aurka jo zuen. K. a. 87-K. a. 86an Greziaz jabetu zen eta K. a. 85ean Asiako probintzia eskuratu zuen. Sila Grezian zela, ordea, Erroma plebeen eta Marioren jarraitzaileen eskuetan gelditu zen (K. a. 87). Sila Italian lehorreratu zen 40.000 gizonen buru eta, azkenik, Metelo Pioren eta Ponpeio gaztearen armadarekin bat eginik, eta urte eta erdiko gerra zibilen ondoren, Erroman sartu zen K. a. 82an. Bere burua diktadore izendatu zuen eta lege gogorrak ezarri zituen. Ankerkeriaz beteriko agintaldiaren ondoren K. a. 79an aginpidea utzi zuen eta Kumasera erretiratu zen.

Kronologia

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luzio Kornelio Sila Aldatu lotura Wikidatan