Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
MNLA» orritik birbideratua)
Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimendua
ⵜⴰⵏⴾⵔⴰ ⵏ ⵜⵓⵎⴰⵙⵜ ⴹ ⴰⵙⵍⴰⵍⵓ ⵏ ⴰⵣⴰⵓⴷ
الحركة الوطنية لتحرير أزواد
Mouvement national de libération de l'Azawad
Sorrera2011ko urria
BuruzagiakBilal Ag Acherif
IdeologiaNazionalismoa
Ekintza eremuaAzawad (Maliko iparraldea)
Tamaina1.000-10.000 kide

Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimendua (Tamaseqh: ⵜⴰⵏⴾⵔⴰ ⵏ ⵜⵓⵎⴰⵙⵜ ⴹ ⴰⵙⵏⵏⴰⵏⵏⵓ ⵏ ⴰⵣⴰⵓⴷ, arabieraz: الحركة الوطنية لتحرير أزواد‎, frantsesez: Mouvement National pour la Libération de l'Azawad; MNLA), lehen Azawadeko Mugimendu Nazionala (frantsesez: Mouvement national de l'Azawad; MNA) erakunde politiko eta militarra da, iparraldeko Malin dagoen Azawad lurraldearen askapeneraren aldekoa. 2011ko urrian sortu zen eta mugimenduak Saharako beste herri batzuk ere biltzen ditu. Maliko gobernuak Al-Qaeda Magreb Islamiarrean (AQMI) taldearekin loturak izateaz akusatu zuen, baina MNLAk gezurra dela dio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MNLAko kideak 2012an.

2011ko Libiako gerra zibilean borrokatu ziren tuaregek sortu zuten MNLA taldea, Muammar al Kadafik boterea galdu ondoren itzuli zirenek[1]. 2012ko urtarrilean, Maliko gobernuaren aurka altxatu ziren. Apirilaren 1ean MNLAk eta Ansar Dine talde islamistak Maliko iparralde ia osoaren kontrol militarra zuten, Kidal, Gao eta Timbuktu barne. Apirilaren 6an MNLAk independentziaren aldarrikapena egin zuen aldebakarrez. Matxinadan talde islamistekin batera jardun zuten Maliko armadaren kontra, baina konponezin handiak izan zituzten haiekin[1], eta elkarren kontra borrokatu ziren Gaoko guduan, ekainaren 27an[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Zein da zein Mali eta Azawadeko gatazkan. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
  2. Mali: au moins 35 morts dans les affrontements islamistes/Touareg à Gao. jeuneafrique.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]