Nirvana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mahavira santuaren nirvana.

Nirvana (sanskritoz निर्वाण) Indiako erlijioetan, meditazioaren helburu gorena da. Nirvana budismoaren funtsezko kontzeptua da, eta garrantzitsua da hinduismoan eta jainismoan ere.

Giza irrikaren suntsipenak eta norberaren kontzientzia ezabatzeak dakarren askatasun-egoera adierazten du. Nirvana iristea jaiotze- eta heriotza-ziklotik at geratzea da; ni-a existentzia unibertsalean murgildu eta urtzen da, eta pertsona perfektu edo buda bihurtzen. Nirvanak ez du heriotza fisikoa adierazten; pertsona perfektuaren (arhat) heriotzari parinirvana edo guztizko nirvana deritzo. Zenbait teknika eta praktika espiritual bidez lor daiteke nirvana.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]