Maisha MC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Maisha a.k.a. ""Cremossso"", Eneko Axpe (Barakaldo, Bizkaia, 1986 - ) Euskal Herriko musikaria da: ekoizle musikala, MC eta DJa.


Eduki-taula

Musikan [aldatu]

  • 121 krew-ko euskarazko hip hop taldeko partaidea da. Mondosonoro musika aldizkaren esanetan, 121 krew euskal raparen errege dira, Norte Apache eta Kodigo Norterekin batera.
  • Patrol Destroyers taldearen ekoizle musikal eta DJ-a da.
  • Aritz Sound System (Selektah Kolektiboa ohia)-ren showetan (Bertsound System, besteak beste) parte hartu du MC lanak egiten.
  • Euskal Herriko Hip hop eta Dubsteparen erreferentzia da. Euskaraz rapeatu eta inprobisatzen duen MC gutxienetarikoa, eta Euskal Herrian dubstep ekoiztu zuen lehenengo produktorea.
  • 100 kontzertu baino gehiago eskaini ditu, Manu Chao, Violadores del Verso, edo Tote King bezalako artistak teloneatuz. Esne Beltza taldearekin ere kolaboratu du zenbait kontzertuetan.
  • Break on Stage 2012 -ren speakerra izan da.
  • 2012. urtean Maisha eta Hawa DJ eta ekoizleek NASTY BILBAO estudioa zabaltzen dute ZWAP kolektiboaren bitartez.

Irratian [aldatu]

(2010 - gaur egun ) EiTBko, hain zuzen Euskadi Irratiko "Faktoria" programaren kolaboratzailea da. Dj Makala-rekin batera musika aukeratzen du.

(2007-2009) Tas-tas Bilboko irrati librearen kolaboratzailea izan zen "121 ahotsik gabekoen ahotsa" irrati saioan, non kaleko albisteak rap doinuan jorratzen diren.

Diskografia [aldatu]

  • 2012. urtean argitaratutako "Gose IIIII CDan", "Gose - Naizena izateko" kantaren triki-dubstep remix bat egiten du Hawa DJ eta Zigor Dz-rekin batera.
  • 2012. urtean argitaratutako "Patrol Destroyers - Hotza", dusbtep/reggae single-aren ekoizlea da, Hawa DJarekin batera.
  • 2012. urtean Taupaka kolektiboak argitaratutako bilduman, "121 krew - Iraganaren Etorkizuna" abestiaren ekoizle eta MCetariko bat da.
  • 2012. urtean kaleratutako "Norzzone - Bizirik" diskan, Hawa DJarekin batera egindako beat batekin agertzen zaigu.
  • 2012. urtean UNESCO etxeak antolatutako lehiaketaren finalista izan zen "Bake minutu bat" laburmetraiaren banda sonora konposatu zuen, Hawa DJarekin batera.


  • 2006-2007. urteetan euskarazko hip hop lehenengo kantak kaleratzen ditu: "Intro", "Eklipsea" eta "Ibtisamah".

Kanpo Loturak [aldatu]

soundcloud-en Patrol Destroyers-en tumblr-a

Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.