Managuako aintzira
- Artikulu hau aintzirari buruzkoa da; Nikaraguako hiriburua gaitzat duena beste hau da: Managua
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Eskualdearen mapa; ipar-mendebaldean, Managuako aintzira |
||||||
| Kokalekua | Nikaragua | |||||
| Garaiera | 41 m | |||||
| Zabalera | 25 km | |||||
| Luzera | 65 km | |||||
| Bataz besteko sakonera | 9,5 m | |||||
| Gehienezko sakonera | 39 m | |||||
| Arroa | 1.042 km² | |||||
| Betebidea | Sinecapa eta El Viejo ibaiak | |||||
| Hustubidea | Tipitapa ibaia. | |||||
| Uharteak | Momotombito | |||||
| Hiriak | Managua | |||||
Managuako aintzira edo Xolotlán aintzira[1] (nahuatlez: Xolotlan) Nikaraguako aintzira handienen artetik bigarrena da, 1042 km² baititu. 65 km luze da, eta 32 km zabal. Batez besteko sakonera 9,5 m bada ere, 30 - 39 metrorainokoa ere badu zenbait tokitan.
Gertuko Nikaragua aintzirari bezala, espainiarrek jarri zioten nazioartean gaur egun ezagutzen zaion izena, Mangue (tokiko mankeme tribuen gaztelaniazko izena) eta agua ("ura", gaztelaniaz) hitzak lotuta. Managua hiria, Nikaraguako hiriburua, aintziraren hego-mendebaldeko kostan dago.
Managuako aintzirak zirkulu itxura du, Chiltepe eta Panami penintsulek hautsia. Aintziraren ipar-mendebaldean Momotombito uharte nagusia dago.
Xolotlán aintzirari ura dakarkioten ibai nagusiak Sinecapa eta El Viejo dira. Hustubidea, berriz, Nikaragua aintzirara doan Tipitapa ibaia da.