Mantu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lurraren zatiketa nukleotik exosferara. Kolore hori eta laranjaz agertzen da mantua.

Mantua lurrazalaren eta nukleoaren artean dagoen geruza da. 2900 kmko sakonerara iristen da. Mantua batez ere peridotitaz osatua dago. Lurrazalaren eta Mantuaren arteko banaketa Mohorovicic etengunean ematen da. Mantua goi eta behe mantuan banatu daiteke. Biak ezberdintzen diren puntua Repettiren etengunea da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantua lau zatitan banatu daiteke bere elastizitatearen arabera. Geruza hauek kanpotik barrura goi-mantua (33-410 km), trantsizio zonaldea (410-670 km), behe-mantua (670-2798 km) eta D" (2798-2998) dira.

Mantuaren goikaldean bat-bateko abiadura sismikoaren gorakada dago. Gertakari hau lehenengo aldiz Andrija Mohorivicicek ikusi zuen 1909an eta horren ondorioz Mohorovicic etengunea edo sinpleki "Moho" izena ematen zaio. 50 km. geroago mantua plastikoagoa bilakatzen da eta horregatik abiadura sismikoa txikitzen da. Hau dela eta zonalde honi, 200 bat km. dituena, Abiadura Baxuko Zona deitzen zaio, ingelesezko sigletan LVZ. Hala ere honen mugak ez dira mundu osoan aurkitzen. Trantsizio zonaldea oso konplexua da. Behe-mantuaren inguruan oso gutxi dakigu, baina sismikoki homogeneoa da. D" zonaldea Lurreko zonalderik konplexuena da, mantua eta nukleoa bereizten baititu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mantu Aldatu lotura Wikidatan