Manuel Altolaguirre
Wikipedia(e)tik
Manuel Altolaguirre (Málaga, 1905 - Burgos, 1959) espainiar poeta izan zen. 27ko Belaunaldiko olerkari-taldekoa. Orduko poesiarako funtsezkoa izan zen Litoral aldizkariaren argitaratzailea, beste zenbait aldizkari- eta poesia-bildumarekin batera. Gerra ostea Kuban eta Mexikon igaro zuen. Haren poesian nabaria da Juan Ramón Jiménez eta Pedro Salinasen eragina. Altolaguirreren idazlanen artean nabarmentzekoak dira: Las islas invitadas (1926), Ejemplo (1927), Poesía (1931), Soledades juntas (1931). Erbestean beste zenbait poema-liburu argitaratu zituen: Fin de un amor (1949), Poemas de América (1955). Abangoardismo arrastorik aurkitzen ez den poeta honen olerkigintzaren ezaugarri nagusia musikaltasuna da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.