Manuel Elkin Patarroyo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Elkin Patarroyo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Elkin Patarroyo Murillo
JaiotzaAtaco (en) Itzuli1946ko azaroaren 3a (77 urte)
Herrialdea Kolonbia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Kolonbiako Unibertsitate Nazionala
Rockefeller Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua, patologoa eta immunologoa
Enplegatzailea(k)Kolonbiako Unibertsitate Nazionala
Jasotako sariak

Manuel Elkin Patarroyo Murillo (Ataco, Tolima, Kolonbia, 1946ko azaroaren 3a -) kolonbiar sendagilea da.

Malariaren aurkako txertoaren aurkitzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza- eta kirurgia-ikasketak egin zituen Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean. Ikasle-garaitik, immunologia- eta birologia-alorretan aritu zen, batez ere. 1967tik 1980ra, Yale Unibertsitatean, Stockholmeko Karolinska Institutuan eta Rockefeller Unibertsitatean aritu zen ikasketak sakontzen.

Bogotan, laborategi txiki bat zabaldu zuen, eta laborategi hura Kolonbiako Immunologia Institutu bihurtu zen aurrerago. 1978an, txertoei buruzko lanak egiten hasi zen, eta malariaren aurkako txertoa aurkitu eta arrakastaz frogatu zuen 1986-1988an. Hasieratik bukaeraraino laborategian sortutako lehen txertoa da malariaren kontrakoa. Latinoamerikan 30.000 pertsona txertatu ziren txertoaren eraginkortasuna frogatzeko: erien % 50 sendatu zen, baina bost urtez beherako haurren % 77.

Ikertzaile gisa egin duen lan handia dela eta, sari ugari jaso du, Zientzia eta Teknika Ikerkuntzako 1994ko Asturiasko Printzea saria, besteak beste. Tuberkulosiaren eta HIESAren aurkako txertoak lortzeko lanean ere aritu da. Gaur egun, Kolonbiako Immunologia Institutuko zuzendaria da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]