María Luisa Parkea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Errege Pabilioia, Amerikako Plazan.

María Luisa Parkea, Sevillan dagoena, hiri honetako parkerik handiena eta bere gune berderik garrantzitsuenetako bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorategi hauek, hasieran San Telmoren Jauregiaren zati zirenak, 1893an Maria Luisa Fernanda Orleansekoa infantak, (Montpensierreko dukesa) hiriari eman zizkion.Jean-Claude Nicolas Forestier ingeniari frantziarrak erreformatu zuen, Parisko Bois de Boulogneko kontserbatzaileak, kutsu erromantiko bat eman ziona, Generalifeko, Alhambrako eta Sevillako Alkazarretako lorategietan inspiratua. Parkean, Espainiako eta Amerikako plazak ireki ziren, bertako gunerik erakargarrienetakoak direnak. 1914ko apirilak 18an inauguratu zen.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare barietate zabal bat du, oso hostotsua toki askotan, argia beste batzuetan, bertatik dabilena, belarretan etzanda egunaz gozatzera gonbidatzen duelarik.

Etorbide eta biribilgune ugariz betea, horietako bakoitzak, sevillarrek eta kanpotarrek zabalki ezagutzen duten izen egoki bat du, beheragoko zerrendan ikus daitekeen bezala.

Hegazti espezie ugari ere baditu, horien artean, pauma, txori kantariak, beltxargak eta ahateak, lasai, parkearen inguruan saltzen diren aleekin edo batek bere etxetik dakarrarenarkin (ohi ogia) elikatuko dituen ibiltariren baten zain daudenak.

Bere iturriek, bertan patxadaz atseden har daitekeen eta literatura eta beste arte batzuetako lanak deskribatzen dituzten bertako eserleku azulejutu eta xehekarietan goza daitekeen erlaxamenduari, bakea eta soinua gehitzen dioten kutsu arabiar hori ematen diote.

Izen ospetsuz izendatutako bertako kaleetatik ibilaldi atsegin baten ondoren, Amerikako Plazara iristen da, non hiriko museorik ospetsuenetako bitan sartuz goza daitekeen, Arte eta Ohitura Herrikoien Museoa eta Arkeologiakoa, 1929ko Iberoamerikar Erakusketaren egoitza izan zena.

Amerikako Plaza honek, ezaugarri berezi bat du, bere usoak, elkartzean, bere jangura asetzea zaila den tapiz zuri bat eratzen dutenak. Arrazoi honegatik, parkea, "usoen parkea" ezizenarekin ere ezagutzen da.

Glorieta eta beste gune batzuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Luisa Parkea, Sevilla. Kokapen planoa
Maria Luisa Parkea, Sevilla. Ibilbide botanikoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
María Luisa Parkea