Jean-Claude Nicolas Forestier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jean-Claude Nicolas Forestier (Aix-les-Bains, Savoia, 1861eko urtarrilak 9a - Paris, 1930eko urriak 26) arkitekto paisajista frantziar bat izan zen. Georges-Eugène Haussmann eta Jeam-Charles Alphand-en ikaslea, bere karreraren zatirik handiena Parisen egin zuen. Espainian, Sevillako Maria Luisa Parkea eta Montjuïc-en urbanizazioa 1929ko Bartzelonako Nazioarteko Erakusketarako proiektatu zituen.

Datu biografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1880-1882: Eskola Politeknikoan eta Politika Zientzien Eskola Librean ikasten du.
  • 1883-1885: prestaketa Nancyko basogintza eskolan
  • 1885-1887: karreraren hasiera guardia orokor bezala Argèles-sur-Mer, Annecy eta Sallancheseko Ur eta Basoen zerbitzuetan.
  • 1887: Forestierrek, Parisko landatzearen eta ibilbideen zerbitzu autonomoa osatzen du, 40 urte beranduago jubilatu arte utziko ez duena.
  • 1908: Hiri Handiak eta parke sistemak lanaren argitalpena
  • 1911: Arkitekto eta Hiriginen Frantziar Elkartearen sortzaileetako bat izan zen.
  • 1923: parke sistema bat pentsatzen du Parisentzako.
  • 1923-1930: proiektuak hiri latinoamerikar handientzako: Habana, Buenos Aires
  • 1926: Ohorezko Legioaren ofiziala Frantzian eta meritu zibilaren komendadorea Espainian.
  • 1929: Sari Handia Bartzelonako Nazioarteko Erakusketan

Eraikinik garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Claude Nicolas Forestier Aldatu lotura Wikidatan