María Martín López

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Martín López
Bizitza
JaiotzaPedro Bernardo, 1930
Herrialdea Espainia
HeriotzaBuenaventura2014ko uztailaren 23a (83/84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeltzaina

María Martín López (Pedro Bernardo, Avila, 1930Buenaventura, Toledo, 2014ko uztailaren 23a) memoria historikoaren aldeko borrokalaria izan zen, frankismoaren biktima eta Vencidxs (2013) eta El silencio de otros (2018) dokumentalen protagonista[1].[2][3][4][5][1][6][7]

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Martín, Faustina López Gonzálezen (garbitzailea) eta Mariano Martín de la Cruzen (jornalaria) alaba, Pedro Bernardon (Avila) hazi zen. Mariak sei urte zituen, hamabi urteko ahizpa bat eta biko beste bat, 1936ko irailaren 21ean falangistek ama fusilatu zutenean, burua kaskamotz utzi eta herrian paseatu ondoren.[4] Amaren gorpu biluzia hobi batera bota zuten, hiru emakume eta hogeita zazpi gizonekin batera.[8][9] Neskatoek, Mariak eta bere ahizpek umiliazio ugari jasan zituzten, hala nola, kalean pasatzean harrikadak jasotzea edo Guardia Zibilaren kuartelera eraman eta purgatzea, piperminekin olio errizinoa hartzera behartuta.

Maria beti saiatu zen aitari irain horiek ezkutatzen, sufrimendu handiagoak saihesteko; Aitak ere etengabe jasan baitzituen jipoiak herrian, eta inoiz ez zuen lortu emaztearen galeratik errekuperatzea.[10][11][8]1977an hil zen arte, Mariaren aita Marianok behin baino gehiagotan eskatu zuen emaztearen gorpuzkinak jasotzea, hilerrian ehorzteko, baina ez zuen lortu.[12]

Helduaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Martín lankidearekin ezkondu zen, abeltzaintzan aritu ziren eta lau seme-alaba izan zituzten.[2] 1963ko abenduaren 7an jaio zen lehen alaba Madrilgo Santa Cristina klinikan. Maria Martinek beti susmatu zuen jaio eta berehala lapurtu ziotela, haur bat adoptatu nahi zuen norbaiti emateko. Anestesiatu egin zuten, eta umea forzepsez atera zioten. Esnatzean, haurra inkubagailura eraman zutela esan zioten. Ikusten uzteko eskatu ondoren, moja batek esan zion zenbait egun zeramatzala umeak lurperatuta.[12][11]

81 urterekin, Gerra Zibilaren eta diktaduraren krimenak Auzitegi Gorenean deklaratu zituen frankismoaren lehen biktima izan zen.[9][13] Luciano Varela Instrukzioko epailearen aurrean, bere amaren desagerpenari buruzko deklarazioa egin zuen.[4] Ama egunero bisitatzen zuen hobitik ateratzea lortu gabe hil zen; hala ere, alabak Faustina amonaren gorpuzkiak berreskuratzeko borrokarekin jarraitu zuen.[7]

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren gaitzei eta borrokari buruzko historia bi dokumentaletan jaso zen: Vencidxs (diktadura frankistako ehun errepresaliatu baino gehiago elkarrizketatu ziren), eta El silencio de otros (2019an Goya saria irabazi zuen, eta 2020an Emmy bi sari. Frankismoaren krimenen aurka Argentinako Querella abiapuntutzat hartuta, Maria Martinek eta haurtxoen lapurreten, poliziaren torturen edo oraindik hobitik atera gabe zeuden areka batean desagertutako senitartekoen biktimen isiltasun-mantua salatzen duten dokumentalak.[14][15][16][17]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Bachiller, Carmen. (2018-03-02). «'El silencio de otros', retrato "en presente" de la lucha de las víctimas del franquismo» ElDiario.es.
  2. a b Ávila, Diario de. (2012-02-12). «María, el sufrimiento de una luchadora» Diario de Ávila.
  3. Toledo, La Tribuna de. (2014-07-27). «Adiós a la lucha de María» La Tribuna de Toledo.
  4. a b c «María Martín López | Asociación para la Recuperación de la Memoria Histórica» memoriahistorica.org.es.
  5. «Las víctimas del franquismo que conmueven a Europa» El Español 2018-12-15.
  6. Protagonistas | Vencidxs | Vencidos | Derrotadas | Garaituak | Vençudes || Un proyecto autogestionado de DateCuenta. .
  7. a b Telebista, Euskal Irrati. «María Martín, la mujer que soñaba con que las ranas criaran pelo» www.eitb.eus.
  8. a b Junquera, Natalia. (2014-07-25). María Martín, una anciana ante las togas. ISSN 1134-6582..
  9. a b «La triste historia de una mujer que murió antes de poder enterrar a su madre, victima del franquismo, y su estremecedor vídeo» El Plural.
  10. «María Martín: "A nosotros, que no somos nada, el mundo entero nos da la espalda"» Los ojos de Hipatia 2014-07-24.
  11. a b Torres, Publicado por María. 144. María Martín. .
  12. a b «MARIA MARTIN, los franquistas ASESINARON a su madre, y le ROBARON a su hija recién nacida» RecueRda RepúBlica, documento memoria 2017-04-20.
  13. Internet, Unidad Editorial. «Y el Supremo escuchó la historia de María» www.elmundo.es.
  14. El proyecto | Vencidxs | Vencidos | Derrotadas | Garaituak | Vençudes || Un proyecto autogestionado de DateCuenta. .
  15. «Humillados, derrotados e invisibles» www.publico.es.
  16. «El silencio de otros » Premios Goya 2021» www.premiosgoya.com.
  17. RAMÓN, ESTEBAN. (2018-11-14). «El silencio de otros': las víctimas del franquismo» RTVE.es.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]