María Mercedes Coroy

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Mercedes Coroy

Bizitza
JaiotzaTapachula (udalerria)1994ko irailaren 3a (29 urte)
Herrialdea Guatemala
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Kaqchikela
Poqomam (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm7241318 Allocine: 848090 Rottentomatoes: celebrity/maria_mercedes_coroy Allmovie: p832890 Metacritic: person/maria-mercedes-coroy
Twitter: MaMercedesCoroy Instagram: mariamercedescoroy Edit the value on Wikidata

María Mercedes Coroy (Guatemala, 1994ko irailaren 3a) aktorea den emakume kaktxikela[1]. Film ezagunetan parte hartu du, besteak beste Ixcanul, Bel Canto, La Llorona[2] eta Black Panter: Wakanda Forever-en.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa María de Jesúsen hazi zen, Sacatepéquezen. Haurra zela antzerkia eta herriko dantza folklorikoetan parte hartzea gustoko bazuen ere, eskola utzi zuen etxeko ekonomian laguntzeko, amarekin batera frutak eta barazkiak saltzen zituen Palingo merkatuan, Escuintlan.[4] 17 urterekin berriro ekin zion hezkuntzari, Guatemalako Alfabetatze Programa Nazionalari (CONALFA) esker.[5][6]

Jayro Bustamante film- zuzendariak, Ixcanul filmean Mariaren papera egin zezan aukeratu zuen[5] eta horri esker ezaguna egin zen nazioartean, izan ere Eslovakia eta Kanadako zinemaldietan sariak jaso zituen film horretan egindako paperagatik.[7][8] 2016an Batxilergoa bukatu eta Guatemalako San Carlos Unibertsitatean antzerki ikasketa profesionalari ekin zion.[9]

2018an Bel Canton parte hartu zuen, Julianne Moore eta Ken Watanabe aktoreekin batera. Jarraian Malintxe serie mexikarrean parte hartu zuen, Hernán Cortesi eman zioten emakume indigena baten istorioarekin, non José María de Tavira eta Luis Arrietarekin lan egin zuen. 2019a, berriz ere Jayro Bustamanteren gidaritzapean La Lloronaren protagonista bihurtu zen, Guatemalako Gerra Zibilaren testuingurua eta mitologia nahasten dituen filma.[9]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Pertsonaia Zuzendaria Oharrak
2015 Ixcanul Maria Jayro Bustamante Alfred Bauer sariaren zilarrezko hartzaren irabazlea (Berlinale)[10]
2018 Bel Canto Carmen Paul Weitz
2019 La Llorona Alma Jayro Bustamante Emakumezkoen interpretazio onenaren Platino Sarietan izendatua.
2022 Black Panther: Wakanda Forever Fen printzesa Ryan Coogler
2022 La alberca de los nadies Anayeli Jose Luis Solís

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Pertsonaia Zuzendaria
2018 Malinche Malintxe Patricia Arriaga Jordán

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015ean, emakume aktore onenari saria, Kanadako Montréal Festival of New Cinema.[11]
  • 2015ean, emakume aktore onenari saria, Eslovakiako Zinema Jaialdian.[9]
  • 2020an, zineman-bikaintasunaren nazioarteko saria, Global Film Festival Noida 2020.[12]
  • 2021ean, Frantziako enbaxadorea Guatemalan, Jean-François Charpentier, Arteen eta Letren Ordenarekin saritu zuen aktorearen lana.[13][14][15]
  • 2021ean, Platino Sarietan publikoaren saria jaso zuen.[16] Vogue Mexiko sari horretan eramandako jantziengatik saritu zuen ere.[17]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «The Volcanic Force of María Mercedes Coroy» www.culturalsurvival.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  2. Vértiz, Columba. (9 de noviembre de 2018). «María Mercedes Coroy es "Malinche" en Canal Once» Proceso.
  3. (Gaztelaniaz) María Mercedes Coroy publica video de “Black Panther: Wakanda Forever” en el que revela más detalles del filme (y en el que aparece su personaje). (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  4. «La fuerza de una mirada» Prensa Libre 31 de mayo de 2015.
  5. a b «Las mujeres del Volcán» Revista Contrapoder 13 de octubre de 2015.
  6. (Gaztelaniaz) Refugiados, Alto Comisionado de las Naciones Unidas para los. «Doy la cara por ellos: María Mercedes Coroy» UNHCR (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  7. (Gaztelaniaz) «María Mercedes Coroy y la energía artística detrás de la actriz de Ixcanul» Look Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  8. (Gaztelaniaz) «El milagro de 'Ixcanul'» ELMUNDO 2015-11-03 (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  9. a b c (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2021-02-03). «María Mercedes Coroy, la actriz de origen maya kaqchikel que estará en Black Panther: Wakanda Forever» Vogue (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  10. (Alemanez) «Foto Archiv Detail» www.berlinale.de (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  11. «Montréal Festival of New Cinema (2015)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  12. (Gaztelaniaz) Grajeda, Candy. (2020-11-27). «María Mercedes Coroy recibió premio internacional por la excelencia en el cine» Guatemala.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  13. (Gaztelaniaz) «Condecoración con la Orden de las Artes y las Letras a tres artistas Guatemaltecos» La France au Guatemala (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  14. (Gaztelaniaz) Guatemela, elPeriodico de. (2021-01-21). «Francia entregó la Orden de las Artes y las Letras» elPeriodico (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  15. (Gaztelaniaz) Guatemaltecos reciben Orden de las Artes y las Letras del gobierno de Francia. (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  16. (Gaztelaniaz) Guarchaj, María. (2021-10-06). «María Mercedes Coroy recibe premio Premios Platino como mejor actriz» FGER (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  17. (Gaztelaniaz) Pérez, Judith. (2021-10-04). «Vogue nombró a María Mercedes Coroy como una de las mejor vestidas de los Premios Platino» Guatemala.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]