Marcel Dupré
Wikipedia(e)tik
Marcel Dupré (Rouen, Frantzia, 1886ko maiatzaren 3a - Meudon, Frantzia, 1971ko maiatzaren 30a) frantses organo-jotzailea eta musikagilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Parisko musika-eskolako irakaslea izan zen 1926. urteaz geroztik. XX. mendeko organo-jotzaile handietakoa izan zen, eta pedagogo bikaina. Oso obra teoriko garrantzitsuak eman zituen argitara. Organorako musika-lan ugari egin zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.