Marceline Desbordes-Valmore
Wikipedia(e)tik
Marceline Desbordes-Valmore (Douai, 1786 - Paris, 1859) frantziar poeta izan zen. Etxe oneko alaba zen, baina haren familiak ondasunak galdu zituen Iraultzaren ondotik, eta Guadalupera jo zuen. Parisa itzuli eta antzezle gisa hasi zen lanean; aldi berean, haur-ipuinak eta elegia-poemak idatzi zituen (Poésies, 1842; Poésies inédites, 1860). Malenkonia zuen beti lagun, eta bizitza mingotsa izan zuen (lau seme-alaba galdu zituen gazterik). Mistika-lanak ere egin zituen (La Couronne effeuillée). Erromantikoen garaian baztertu zuten, baina Baudelairek eta Verlainek berreskuratu zuten Marceline Desbordesen poesia ahantzia.
Bibliografia [aldatu]
- 1819: Élégies et romances
- 1825: Elégies et Poésies nouvelles[1]
- 1830: Poésies Inédites[1]
- 1833: Les Fleurs[1]
- 1839: Pauvres Fleurs[1]
- 1843: Bouquets et prières[1]
- 1860: Poésies posthumes[1] (hilondokoa)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.