Margarete Buber-Neumann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Margarete Buber-Neumann, jaiotza-izenez Margarete Gross (Potsdam, Alemania, 1901 - Frankfurt, Alemania, 1989), alemaniar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte zela, Gazte Komunistekin bat egin zuen. Alemaniako Alderdi Komunistan (KPD) sartu zen, eta Heinz Neumann agintariaren neska-lagun bihurtu zen.

1930eko hamarraldiaren hasieran, Stalinek KPD alderdia bultzatu zuen, alderdi nazionalsozialistarekin harreman baketsuak izan zitzan; Neumann, ordea, joera horren kontrakoa zen, eta zituen karguetatik kendu, eta Moskun gelditu behar izan zuen. Ondoren, Espainiara bidali zuten.

Naziak aginpidera iritsi zirenean, Neumann senar-emazteen bizimodua larria izan zen: Heinz Zurichen atxilotu zuten 1934. urtearen amaieran, eta ondoren, Sobiet Batasunera bidali zuten; emazteak Havren egin zuen bat senarrarekin, eta 1935ean Leningradera joan ziren.

Moskun, bikotearen bizimodua arriskutsua zen oso. Senarra 1937an espetxeratu zuten, eta Margaretek ez zuen berriro senarra ikusi. Zalantzarik gabe, fusilatu egin zuten 1937an.

Margarete 1938an espetxeratu zuten, eta Karagandako esparrura bidali zuten. Ondoren, Ravensbrückeko esparru gogorrera (Alemania) bidali zuten; Milena Milena Jesenská txekiar idazle eta Franz Kafkaren maitalearekin zuen adiskidetasunari esker, askatasuna lortu zuen, esparrua sobietarrek askatu baino lau egun lehenago.

1948an kontzentrazio-esparruetan izan zuen esperientzia argitaratu zuen Als Gefangene bei Stalin und Hitler (Stalinen eta Hitlerren preso) lanean. Lehenengo atala (Siberiara deportatua) Frantzian argitaratu zuen, 1949an, eta bigarrena (Ravensbrückera deportatua), 1988an.

1986an Milena argitaratu zuen, eta arrakasta handia izan zuen Frantzian; hala ere, hainbat lan idatzi zituen, argitaratu gabe gelditu zirenak.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]