Margarita Borboikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Margarita Borboikoa
Margarita Borboikoa

Nafarroako erregina ezkontidea
Leinua Borboi leinua

Jaiotza 1211
?
Heriotza 1256ko apirilaren 12
Brie,  Frantzia
Ezkontidea Tibalt I.a Nafarroakoa
Senideak Artxibalt VIII.a Borboikoa (aita)
Gigone Forezekoa (ama)
Erlijioa Kristautasuna

Margarita Borboikoa (?, 1211 - Brie, 1256ko apirilaren 12a), Nafarroako erregina ezkontidea (1234 - 1253) zen.

Aita Artxibalt VIII.a Borboikoa eta ama Gigone Forezekoa zituen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1232an, Tibalt I.a Nafarroakoa ezkondu zuen. Sei seme-alabak izan zituzten:

Alarguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tibalt 1253an hil eta Margarita, Jakue I.a Aragoikoarekin batera, seme nagusiaren erregeordea izan zen, hau 1256an adin nagusi bilakatu arte.

Gaztelako Erresumak Nafarroa konkistatzeko politikari eutsi eta 1250ean Fernando III.a Gaztelakoak eta bere oinordekoa zen Alfontso X.a Gaztelakoak Leonor Gaztelakoa eta Tibalt II.a Nafarroakoa ezkontzeko azpijokoak egin zituzten. Gaztelar presioa saihesteko, Margaritak 1252an Jakue I.a Aragoikoa aliatu eta ezkontza behin betiko ukatu zuen. Tibaltek Luis IX.a Frantziakoa eta Margarita Proventzakoaren alaba Elisabet ezkondu zituen.

Margarita, ziur asko disenteriak jota, 1256ko apirilaren 12an Brien hil eta Clairvauxeko abadian lurperatu zuten[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margarita Borboikoa Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.