Fernando III.a Gaztelakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Compostelako Donejakue katedralean dagoen XII. mendeko Fernando III.aren irudia.

Fernando III.a Gaztelakoa (Corrales del Vino, 1199ko abuztuaren 5a -Sevilla, 1252ko maiatzaren 30a), Santua ezizenaz ezaguna, Gaztela (1217 - 1252) Galizia eta Leongo erregea (1230 - 1252) izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso IX.a Leongoa eta Berengela Gaztelakoa zituen gurasoak. Alfontso VIII.aren errekonkista sendotu eta ia Andaluzia osoa konkistatu zuen. Úbeda 1233an, Kordoba 1236an[2], Murtzia 1243an, Jaén 1246an eta Sevilla 1248an okupatu zituen, hau da, ia hegoaldeko Espainia osoa Granadako Erresuma izan ezik.

1231an, behin betiko lotu zituen Gaztela eta Galizia-Leongo Erresumak[3]. Aragoiko Erresumarekin zuen muga finkatu zuen Almizrako itunean.

1671an Klemente X.a aita santuak santu izendatu zuen[4].

Ezkontzak eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1219an Suabiako Filiperen alaba Ixabel ezkondu zuen. Hamar seme-alabk izan zituzten:

  1. Alfontso X.a, oinordekoa
  2. Fadrike
  3. Fernando (1225–1243/1248)
  4. Leonor (1227-?)
  5. Berengela (1228–1288/89), moja sartuta
  6. Henrike
  7. Filipe (1231–1274), Norvegiako Haakon IV.aren alaba Kristina ezkondu zuena.
  8. Antso (1233–1261), artzapezpikua
  9. Joanes Manuel, Villenako jauna
  10. Maria (?-1235)

1237an Ponthieuko kondesa zen Joana Dammartin ezkondu zuen. Bost seme-alabak izan zituzten:

  1. Fernando (1239–1260), Aumaleko kondea
  2. Leonor (1241–1290), Eduardo I.a Ingalaterrakoa ezkondu zuen.
  3. Luis (1243–1269)
  4. Simon (1244)
  5. Joanes (1245)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Menocal, María Rosa. The Ornament of the World. Little, Brown and Company: Boston, 2002. ISBN 0-316-16871-8
  2. Edwards, John. Christian Córdoba: The City and its Region in the Late Middle Ages. Cambridge University Press: 1982
  3. González, Julio. "Reinado y Diplomas de Fernando III, i: Estudio". 1980
  4. Catholic Encyclopedia

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando III.a Gaztelakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Berengaria Gaztelakoa
Gaztelako erregea
1217 - 1252
Ondorengoa
Alfontso X.a Gaztelakoa


Aurrekoa
Alfontso IX.a Leongoa
Leongo erregea
1230 - 1252
Ondorengoa
Alfontso X.a Gaztelakoa


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.