Joana I.a Nafarroakoa
| Joana I.a | |
![]() Joana I.a Nafarroakoa |
|
|
|
|
|---|---|
| 1274 – 1305 | |
| Norekin | Filipe I.a |
| Aurrekoa | Henrike I.a |
| Ondorengoa | Luis I.a |
|
Frantziako erregina ezkontidea
|
|
| 1284 – 1305 | |
| Norekin | Filipe IV.a |
| Aurrekoa | Maria Brabantekoa |
| Ondorengoa | Margarita Borgoinakoa |
|
|
|
| 1274 – 1305 | |
| Norekin | Filipe I.a |
| Aurrekoa | Henrike I.a |
| Ondorengoa | Luis I.a |
|
Brieko kondesa
|
|
| 1274 – 1305 | |
| Norekin | Filipe I.a |
| Aurrekoa | Henrike I.a |
| Ondorengoa | Luis I.a |
|
|
|
| Jaiotza | 1271ko urtarrilaren 14 Bar-sur-Seine |
| Heriotza | 1305ko apirilaren 2 Vincennes |
| Ezkontidea | Filipe I.a |
| Egoitza | Paris |
| Erlijioa | Kristaua |
Joana I.a (Bar-sur-Seine, 1271ko urtarrilaren 14 - Vincennes, 1305ko apirilaren 2), Nafarroako erregina eta Xanpaina eta Brieko kondesa izan zen (1274 - 1305).
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Filipe IV.a Ederra ezkondu zuenez, Frantziako erregina ezkontidea ere bazen (1285 - 1305). Aita Henrike I.a eta ama Blanka Artoiskoa zituen, Xanpaina leinuko azkenengo erregina izanik.
Aita Henrike I.a hiru urte zituela hil zitzaionez gero, ama zen erregeordea. Egoera hau zela eta inguruko Gaztela, Aragoi eta Frantziak hertsatu zuten erregina ezkondu eta Nafarroako Erresuma bereganatzeko. Ixabel Frantziakoa, Joanaren izekoa, frantziarra zenez Filipe III.a Frantziakoa nebari laguntza eskatu eta honek bere lehensemearekin Notre-Dameko katedralean ezkontzea lortu zuen. Ezkontza egunean, 1284ko abuztuaren 16an, Joanak 11 urte eta Filipek 16 urte zituzten. Era honetan, Filipe Ederra Filipe I.a Nafarroakoa bihurtu zen eta baita Xanpaina eta Brieko kondea ere.
1285an Filipe III.a Frantziakoa hil zenean, Filipe Ederra Filipe IV.a Frantziakoa bihurtu eta Frantzia eta Nafarroako Erresumak koroa beraren azpian geratu ziren. Filipek gobernu zentralizatzaile eta ahalguztiduna bultzatu zuen. Politika hau mantentzeko diru franko behar eta neurri hauek hartu zituen:
- Monetaren baliogutxitzea, urre eta zilarrezko bere pisua gutxituz.
- Juduei zerga handiak ezartzea. Hauek dirua zutenak ziren, Eliza kristauei bankari ekitei galarazi zitzaielako.
- Burges aberatsei noblezia titulu saltzea.
- Jopuen betebeharrak diruagatik salbuestea.
- Elizjendeei hamarrena ezartzea.
Bonifazio VIII.a aita santuak ez zituen gustukoak neurri hauek eta kleroari laikoei laguntzak ematea galarazi zion; erantzun gisa, Filipek urrea eta zilarra erresumatik ateratzea debekatu zuen. Azkenean, Bonifaziok amore eman zuen. 1301ean erregeak Pamierseko apezpikua atxilotu eta Bonifaziok erregea eskuminatzerakoan zegoen hil zenean. Bere oinordekoak ziren Benedikto XI.a eta Klemente V.ak atzera bota eta Avignonen bizitzera joan ziren Erroma utzita.
Bankariak ziren Tenpluko ordenaren kideak ere borrokatu zituzten Joana eta senarrak. Ordena heresiaz salatu eta 1307 eta 1314 artean desegitea lortu zuten: 1307an Jacques de Molay Maestre Handia atxilotu, 1309an buruzagi talde bat sutzarrean erre, 1312an Aulki Santuak Ordena desegin eta 1314an beste buruzagi taldea erre. Horrela, Filipe eta emazteak Ordenaren higigarria hartu zuten, higiezina Maltako Ordenak hartuta.
Nafarroako Erresuman juduen aurkako neurriak areagotu zituzten: emandako maileguetan printzipala baino ez zieten itzuli behar, hau da, korriturik gabe.
Grandmont Ordenari Corellako eliza eta bere ondasun guztiak, urteko 125 libra eman zutenak, eman zizkion Tuterako monasterioaren zenbait ondasunen truke. Ordenak monasterioa zegoen orubea, baratzea, akueduktua eta Bardeako mendiaren ustiapena baino ez zituen mantendu.
Nafarroako Foru Orokorra kentzea ere saiatu zuen baina ezin eta nobleteriak 1250ean idatzita utzi zuen erregeen gehiegikeriak saihesteko.
1304an Joana gaizkitu eta bere 15 urteko oinordekoa zen Luis I.a Nafarroakoari titulua eman zion. 1305ean Vincennesko gazteluan hil zen erditzen zeudela. Hain zen misteriozkoa bere herioa non kronikagile batek bere senarrak hil zuela esan baitzuen. Bere mediku pertsonala Guido da Vigevano asmatzaile italiarra zen[1]. Parisko Cordeliersen lurperatu zuten.
Historialari batzuk diote senarra jarraitu zuen Nafarroako Erresuma gobernatzen 1314an hil arte. Joana eta Filipe izandako hiru semeak Nafarroa eta Frantziako erregeak ziren, baina hiruek semerik gabe hil zirenez Frantzian Ehun Urteko Gerra hasi zen. Nafarroako Erresuman ostera ez zegoen arazorik emakume bat erregina izateko eta Luisen alaba zen Joana erregina bihurtu zen.
Familia [aldatu]
| Aitona Nafarroako errege |
Amona Borboikoa |
Aitona Artoisko konde |
Amona Brabantekoa |
| Aita Nafarroako errege |
Ama Artoiskoa |
||
Nafarroako erregina |
|||
Ezkontza eta seme-alabak [aldatu]
1284ko abuztuaren 14an, Joanak Notre-Dameko katedralean Filipe IV.a ezkondu zuen.
Zazpi seme-alaba izan zituzten:
- Luis X.a (1289-1316), Nafarroako eta Frantziako erregea.
- Margarita (1290-1294)
- Filipe V.a (1291-1322), Nafarroako eta Frantziako erregea.
- Elisabet (1292-1358), Eduardo II.a Ingalaterrakoa erregearekin ezkondua (1308) eta Eduardo III.a Ingalaterrakoa erregearen ama
- Blanka (1293-1294)
- Karlos IV.a (1294-1328), Nafarroako eta Frantziako erregea.
- Roberto (1296-1308)
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Doherty, P.C. Isabella and the Strange Death of Edward II
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) genealogics.org webgunean bere biografia
- (Alemanez) mittelalter-genealogie.de webgunean bere biografia
Bibliografia [aldatu]
- (Alemanez) Heimo Rau: Die Adlerin. Roman der Johanna von Navarra F. G. Speidel'sche Verlagsbuchhandlung , Viena & Leipzig. 1936
- (Gaztelaniaz) José Maria Lacarra: Historia politica del reino de Navarra, desde sus origenes hasta su incorporacion a Castilla, Iruñea, 1972-1973.
- (Italieraz) Hilda Johnstone: Francia: gli ultimi Capetingi, Storia del mondo medievale liburuan, VI. liburukia, 569-607 orr. 1999.
| Aurrekoa: |
Joana I.a Nafarroako erregina (1274-1305) eta Filipe I.a Nafarroako errege (1284-1305) |
Ondorengoa: |
| Aurrekoa: |
Joana I.a Xanpainako kondesa (1274-1305) |
Ondorengoa: |
|
||||||||||||||||
