Jakue I.a Aragoikoa
Jakue I.a Aragoikoa edo Jakue Konkistatzailea (Montpellier, 1208ko otsailaren 2a - Alzira, 1276ko uztailaren 27a), Aragoiko errege eta Bartzelonako kondea izan zen (1213 - 1276).
Biografia[aldatu]
Gurasoak Petri II.a Aragoikoa eta Maria Montpellierrekoa zituen.
Bere erreinaldi luzean Aragoiko Erresuma alde guztietan hedatu zen: hegoaldetik Valentziako Erresuman, iparraldetik Languedocen eta ekialdetik Balear Uharteetan. Luis IX.a Frantziakoa ituna sinatu ondoren Bartzelonako konderria sartu zuen bere koroan, de jure Frantziako koroapean zegoelako. Levante aldean Andaluzian Fernando III.a Gaztelakoak egin zuen bezalako ahalegina egin zuen errekonkistan. Horrela Mallorca eta Valentziako erresumak sortu zituen.
Legegile moduan, Libre del Consulat de Mar sortu zuen Mediterranear itsasoan merkataritza kontrolatzeko. Era berean katalanezko literatura bultzatu zuen eta Llibre dels fets sasi-autobiografia idatzi zuen.
Ezkontzak eta seme-alabak[aldatu]
1221ean Alfontso VIII.a Gaztelakoaren alaba ezkondu zuen. Ezkontza ez-legitimotzat hartu zenez, izandako seme bakarra sasikoa ere izan zen:
- Alfontso (1229–1260), Bigorreko kondesa zen Konstantzia ezkondu zuena.
1235ean Ander II.a Hungariakoaren alaba Violante ezkondu eta seme-alaba asko izan zituzten:
- Violante, (1236–1301), Alfontso X.a Gaztelakoa ezkondu zuena
- Konstantzia (1239–1269), Joanes Manuel Villenakoa ezkondu zuena
- Petri (1240–1285), ondorengoa Aragoi, Katalunia eta Valentzian
- Jakue (1243–1311), ondorengoa Balear Uharteetan eta Languedocen
- Fernando (1245–1250)
- Antsa (1246–1251)
- Elisabet (1247–1271), Filipe III.a Frantziakoa ezkondu zuena.
- Maria (1248–1267), moja
- Antso (1250–1279), Toledoko artzapezpikua
- Leonor (1251–)
Hirugarrenez Teresa Gil Bidaurrekoa nafarra ezkondu zuen, baina ez publiko eta ofizialki. Seme bi izan zituzten:
Zenbait maitale ere izan zituen:
- Blanka Antillongoa:
- Fernando Santxez (1240–1275), Castroko baroia
- Berengaria Fernandez:
- Pedro Fernandez, Híjarko baroia
- Elvira Sarroca:
- Jakue Sarroca (1248), Huescako artzapezpikua
| Aurrekoa Petri II.a Aragoikoa |
Aragoiko erregea 1213 - 1276 |
Ondorengoa Petri III.a Aragoikoa |
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |